| 3.2.1 Emakumeak lan munduan sartzeko eta hala laneko nola familiako eginkizunak bateragarri egiteko laguntzak
Dei-egilea: Nafarroako Enplegu Zerbitzua Araudia: 187/2005 Foru Agindua, irailaren 29koa (2005eko 127. NAO, urriaren 24koa) Xedea: Laguntzak ematea seme-alaba bat jaio edo sei urtetik beherako haur bat adoptatzearen ondoriozko legezko zaintza dela-eta, lanaldia murrizten duten besteren konturako langileei, baita haien ordez aritzeko emakumeak kontratatzen dituzten enpresa arruntei ere.
Ezaugarriak: - Onuradunek 1.500 euro bitarteko diru-laguntza jasotzen ahalko dute, fondo galdurako, famili unitateko eta gertaera eragile bakoitzeko. Lanaldia murrizteko eskubideaz gizon bat baliatzen bada, 1.800 euro artekoa izanen da eskura daitekeen dirua. Enpresan hitzarmen kolektiboa edo ituna baldin badago eta horretan bateratze neurriak agertzen badira antolakuntza hobeari begira, 2.000 euro bitartekoa izanen da diru-laguntza.
- Enpresa onuradunek 1.800 euro arteko diru-laguntza jaso dezakete, gertaera eragile bakoitzeko.
Diru horri 900 euro gehituko zaizkio, ordezpen bat egiteko kontratatzen den emakumea legezko langabezia egoeran bada ordezpen kontratua sinatu aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez. Enpresan hitzarmen kolektiboa edo ituna baldin badago eta horretan bateratze neurriak agertzen badira antolakuntza hobeari begira, 2.000 euro bitartekoa izanen da diru-laguntza. Hartzaileak:
- Seme-alaba bat jaiotzearen edo sei urtetik beherako haur bat adoptatzearen ondoriozko legezko zaintzak direla-eta lanaldia erdira murriztu duten langileak, baldin eta lanaldi osoan ari baziren lanaldia noiz murriztu, edo, bestela, jaiotzagatik, adopziogatik edo seme-alaba zaintzeko hartutako lan-utzialdiagatik lan-kontratua noiz eten eta gutxienez hilabete bat lehenagotik, betiere zein enpresatarako aritu eta horrek emakume langabetu bat kontratatzen badu, urtebetez etengabean, eskaria egin duen pertsona ordezkatzeko.
- Enplegu Zerbitzu Publikoan inskribatutako emakume langabeak kontratatzen dituzten enpresa arruntak; enpresek, horrela, seme-alaba bat jaiotzearen edo sei urtetik beherako haur bat adoptatzearen ondoriozko legezko zaintza dela-eta lanaldia murrizten duten langileak ordezten dituzte.
Aurkezteko epea:
- Heldu den urteko urtarrilaren 1etik 31ra bitarte, urtearen bigarren seihilabetean egindako ordezkapen-kontratuen kasuan.
- Uztailaren 1etik 31ra bitarte, urtearen lehen seihilabetean egindako ordezkapen-kontratuen kasuan.
Aurkezteko lekua: Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Arcadio María Larraona k., 1- 2. solairua. 31008 - Iruña
Harremanetarako: Kattalin Ibáñez Basterrika Tel.: 848 42 44 54 Faxa: 848 42 44 70 kibanezb@cfnavarra.es
| |