| 3.1.1 Autonomoendako enplegua sortzeko laguntzak Dei egilea: Nafarroako Enplegu Zerbitzua.
Araudia: - 259/1992 Foru Dekretua, uztailaren 20koa
- 14/2002 Foru Dekretua, urtarrilaren 14koa (2002ko 17. NAO, otsailaren 8koa)
- 102/2005 Foru Dekretua, abuztuaren 8koa (2005eko 103. NAO, abuztuaren 29koa)
Xedea: Enplegua sortzea, langabezian dauden langileak autonomo gisa ezartzera bultzatuta. Ezaugarriak: Diru-laguntzaren hasierako zenbatekoa, oro har, 3.610 eurokoa izanen da. Hasierako zenbateko hori handituko da, betiere metatu gabe, ondoko egoeretan:
- Eskatzaileak 40 urte baino gehiago baldin baditu, hasierako zenbatekoa 300 euro handituko da.
- Eskatzaileak gizarte-bazterketa jasaten duela egiaztatzen baldin badu, hasierako zenbatekoa 600 euro handituko da.
- Eskatzaileak sexu-indarkeriaren biktima dela egiaztatzen baldin badu, hasierako zenbatekoa 600 euro handituko da.
Hartzaileak: Autonomo gisa ezartzen diren unean lanik ez dutenak. Betekizunak: - Lanik gabe eta Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda izatea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan edota kasuan kasuko Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta hartu aurreko 3 hilabetez jarraian, gutxienez.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan edota kasuan kasuko finantza segurantzaren Araubide orokorrean alta hartu baino 6 hilabete lehenagotik alta-datetatik 2 hilabetera bitartean inbertsioak eginak izatea, Nafarroako Foru Komunitatean, diru-laguntza zein jardueratarako eskatu eta horretarako beharrezkoak diren aktibo finko materialetan eta softwarean, halako eran non, gutxienez, eskatzaile bakoitzak 12.020 euro eduki behar baitu inbertituta. Inbertsio horiek egiaztatu beharko dira, aipatu epe horretako data duten fakturen edo balio frogagarria duten bestelako kontabilitate-agirien bidez.
Ibilgailuetan egindako inbertsioen kasuan, merkataritzako edo industriako ibilgailuek bakarrik heltzen ahalko diote diru-laguntzari. Ondokoak hartuko dira merkataritza edo industriako ibilgailutzat: - Fitxa teknikoan duten sailkapen kodearean hasierako bi zifrak 03, 04, 06, 10 edo 31 ez duten ibilgailu guztiak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bestelako irizpiderik hartzeko aukera ematen duten egoera berezirik antzematen dituen kasuetan salbu.
- Bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoa ematen duten ibilgailuak, baldin eta taximetrorik badute.
- Gaixoak eta istripua izan duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuak.
Aurkezteko epea: 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. 30 egun balioduneko epea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta eman eta hortik aitzina.
Aurkezteko lekua: Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Arcadio María Larraona k., 1- 2. solairua. 31008 - Iruña
Harremanetarako: Tel.: 848.424.449 Faxa: 848.424.470
Diru-laguntzen deskribapena 3.1.2. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, autonomo gisa ezartzeko Dei egilea: Nafarroako Enplegu Zerbitzua.
Araudia: - 1986ko otsailaren 21eko Ministerio Agindua (1986ko 50. EAO, otsailaren 27koa).
- Ekainaren 24ko TAS/1702/2002 Ministerio Agindua (2002ko 163. EAO, uztailaren 9koa)
Xedea: Enplegua sortzea sustatzea, langabezian dauden langileak autonomo gisa ezarriz. Ezaugarriak: - Fondo galdurako diru-laguntza, gehienez ere 3.005 eurokoa, biziraupeneko errenta gisa.
- Edozein jarduera autonomorako eskuragarri.
- Elkarren artean bateragarriak dira (Finantzetarako diru-laguntzak eta Biziraupeneko errentak)
Hartzaileak: - 25 urtetik beherako autonomoak, baldin eta langabetuak badira eta kasuan kasuko Enplegu Bulegoan izena emana badute, eta Finantzetarako Diru-laguntza izenekoa edo langabezia-prestazioa batera eta ordainketa bakar batean jaso badute.
- Edo 25 urtetik gorako autonomoak, baldin eta langabetuak badira eta dagokien Enplegu Bulegoan izena emanda badute, gutxienez urtebetez, eta Finantzetarako laguntza izenekoa edo langabezia-prestazioa batera eta ordainketa bakar batean jaso badute.
Aurkezteko epea: 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra Eskabideak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez ere, autoenplegua sortu eta hortik aitzina.
Aurkezteko lekua: Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Arcadio María Larraona k., 1- 2. solairua. 31008 - Iruña Harremanetarako: Inmaculada Larrainzar Ustárroz Tel.: 848.424.452 Faxa: 848.424.470 ilarrain@cfnavarra.es José Manuel Panisello Simón Tel.: 848.424.446 Faxa: 848.424.470 jpansels@cfnavarra.es Diru-laguntzen deskribapena 3.1.3 Langile minusbaliatuei lan-kontratu finkoak egiten dizkieten enpresendako laguntzak Xedea Minusbaliatuek, minusbaliotasuna jaiotzetikoa izanda zein gerora pairatutakoa, enpresako kontratu mugagabeko lanpostuak eskuratzea.
Ezaugarriak - Langile minusbaliatuei kontratu mugagabeak egitea, edo prestakuntzazko eta praktiketako aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzea: - 3.907 euroko diru-laguntza, kontratu bakoitzeko. Kontratu mugagabea lanaldi partzialerako egiten denean, 3.907 euroko diru-laguntza proportzioan murriztuko da, hitzartutako lanaldiaren arabera.
- Lanpostuaren egokitzea: Gehienez ere 901,52 euroko diru-laguntza, lanpostuak egokitzeko edo behar diren babes pertsonaleko bitartekoak eskuratzeko, kontratatutako langile minusbaliatuek lan istripurik izan ez dezaten.
Hartzaileak Empresak
Aurkezteko epea 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Aurkezteko lekua Kasuan kasuko enplegu-bulegoa Diru-laguntzen deskribapena
3.1.4 Merkataritzan kalitatea sustatzeko programa (2007) Dei egilea: Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua. Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia. Normativa: 538/2007 Ebazpena, otsailaren 28koa
Xedea: Programa honek sostengu ekonomikoa eskaintzen du saltokietako kalitatezko marka ezarri eta zabaltzeko eta sektorearen esku uzten ditu marka horrek berekin dakartzan kudeaketa eta portaera irizpideak. Horrekin batera, ezaugarriak eta kalitate gidak ugaltzea eragotzi nahi da, orotariko erabilerarako arau bakar bat ezarriz.
Bestalde, Merkataritza Kabinete Teknikoaren Zerbitzua ematerakoan enpresa askok oso gutxi lantzen dutela finkatu nahi den merkataritza gunearen irudi korporatiboa. Hortaz, deialdi honen bidez diru-laguntzak ematen zaizkie nortasun korporatiboaren eskuliburua idazteko lanetan parte hartzen duten txikizkako enpresa txikiei.
Ezaugarriak: Jarduera hauek izanen dira diru-laguntzaren xede (ikus xehetasunak deialdian):
A) Ezarpena eta auditoretza (enpresak) Ezartzeko aholkularitzaren kanpo gastuen eta lehen ziurtapenerako auditoretzaren kanpo gastuen % 70 gehienez, UNE 175001 arauko “Merkataritza txikiarendako zerbitzuaren kalitatea” arau-bildumarekin bat. Gehienez 1.260 euro enpresako.
Ziurtagiria 2006ko azaroaren 1etik 2007ko urriaren 31ra bitarte eskuratu beharko da eta ziurtagiria eskuratu baino lehenagoko sei hilabeteetan sorturiko gastuak izan daitezke diru-laguntzaren xede.
B) Aholkularitza, argibideak, merkataritzako enpresa txiki eta ertainen arteko hedapena eta merkataritzan kalitatearen kulturaz konturarazteko eta hori sustatzeko ekintzen gastuen % 70 gutxienez.
C) Merkataritzako Kabinete Teknikoaren Zerbitzua parte hartzen duten Txikizkako merkataritzako enpresen nortasun korporatiboaren eskuliburua Nortasun korporatiboaren eskuliburua prestatzeko aholkularitzarako kanpoko gastuen % 70, eta irudiaren lehenbiziko aplikazioa komunikazioaren elementuen (produktuak edo zerbitzuak, ontzi edo kaxak, poltsak, inprimatutako komunikaziorako euskarriak, paperak, ibilgailuak etab.) hasierako kostuaren % 25a ordaintzeko diru-laguntza. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.000 eurokoa da enpresako.
Hartzaileak: A) Ezarpena eta auditoretza Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia txikizkako merkataritza duten enpresa txiki eta ertainak, baldin eta 2006ko azaroaren 1a eta 2007ko urriaren 31 bitarte egin badute lehendabiziko kalitate-auditoretza eta epe horretan lortu badute Nafarroan duten establezimenduei dagokien Egiaztagiria.
B) Hedatu eta sentiberatzeko ekintzak Merkatarien elkarteak eta merkataritza elkartuko beste entitate batzuk, aski ordezkatzaileak badira.
C) Nortasun korporatiboaren eskuliburua Negozio bolumenari dagokionez jarduera nagusia txikizkako merkataritza duten enpresa txikiak, baldin eta jarduera Nafarroan betetzen badute, gutxienez laguntza-eskaera egin den eguna baino urtebete lehenagotik, eta Merkataritza Kabinete Teknikoaren Zerbitzuan parte hartu badute.
Aurkezteko epea: 2007ko apirilaren 12tik azaroaren 14ra
A) Ezarpena eta auditoretza: hilabeteko epea, dagokion Egiaztagiria lortu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere 2007ko azaroaren 15a baino lehen. .
B) Hedatu eta sentiberatzeko ekintzak: maiatzaren 11 arte, egun hori barne.
C) Nortasun korporatiboaren eskuliburua: hilabeteko epea, ekintzak egiteko deialdiaren 2.c) oinarrian ezarritako epea bukatu eta hortik aurrera.
Aurkezteko lekua Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Erregistroa (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 - Iruña).
Eskabidea posta bulegoan aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko.
Hurrengo urratsak: Diru-laguntzak emateko ebazpena: gehienez ere, 3 hilabeteko epean.
Harremanetarako: Merkataritza atala Tomás Caballero parkea, 1-4. solairua - 31005 -Iruña Tel.: 848 42 77 47. Faxa: 848 42 35 96. Posta elektronikoa: mregalar@cfnavarra.es Diru-laguntzen deskribapena 3.1.5 Establezimendu turistikoetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak (2004-2007) Dei egilea: Vianako Printzea Erakundea - Kultura eta Turismo departamentua. Turismoaren sektorea bultzatzeko eta antolatzeko Zerbitzua.
Araudia: - 374/2004 Foru Agindua, abenduaren 10ekoa, 2004-2007 aldian azpiegituretan inbertsioak egiteko laguntzak nola eman arautzeko (2004ko 154 NAO, abenduaren 24koa)
- 99/2006 Foru Agindua, apirilaren 27koa (2006ko maiatzaren 5eko NAO)
Xedea: Turismo alorreko enpresa txiki eta ertainen inbertsioak sustatzea, kategoria eta ezaugarri jakin batzuk dituzten establezimendu berriak sortzeko, edo daudenen kalitatea hobetzeko.
Ezaugarriak: % 15 edo 20ko diru-laguntzak, kasuan-kasuan, fondo galdurakoak, muga jakin batzuekin. Muga horiek ere ezberdinak izanen dira, kasuen arabera.
Inbertsioa amaitzeko mugaeguna 2007ko ekainaren 30ean ezarri da.
Diru-laguntza horien erdiak Europak finantzatzen ditu, FEDER funtsen bitartez, DOCUP 2. helburua ekimen programaren baitan.
2. sailean jasotako ekintzak, berriz, Europako Batasunaren minimis direlakoei buruzko arauak arautua da.
Hartzaileak: - Turismo sektoreko enpresa txiki eta ertainak - Turismo sektoreko establezimenduak
Aurkezteko epea:
- Turismoaren sektorea sustatu eta antolatzeko Zerbitzuak espedienteak jasotako hurrenkeraren arabera aztertzen ditu, eta aurreproiektuaren araberako txostena egiten du.
- Txostena interesdunari igorriko zaio, eta proiektua eta erantsitako agiriak aurkezteko epea emanen zaio
- Proiektua eta agiriak jaso ondoren, zerbitzuak kasuan kasuko erakundeari txostena eskatuko dio, hala behar izanez gero, eta ebatzi eginen du aurrekontuko izendapenak iraun bitartean.
Harremanetarako: Pedro Goñi eta Esther Urtasun Berrikuntza eta Kalitate saila Navarreria k., 39. 31005 - Iruña Tel.: 848 42 35 73/ 848 424625. Faxa: 848 42 47 11. Posta elektronikoa: pgonimar@navarra.es eurtasug@navarra.es
Diru-laguntzen deskribapena 3.1.6 Merkataritzako establezimenduen irudia eta kudeaketa hobetzeko diru-laguntzak Dei-egilea: Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua. Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.
Xedea Diru-laguntza hauen xedea da Nafarroan diren merkataritzako establezimenduen irudia eta kudeaketa hobetzea, baldin eta honakoen bidez egiten bada: a) Merkataritzako Kabinete Teknikoaren Zerbitzua. Ikusi argibide gehiago zerbitzu honi buruz b) Erosketa-zentralak, herriguneetako merkataritza-zentroak eta udal-azokak irudi komunera egokitzeko inbertsioak. c) Hobekuntzarako ekintzak, saltokietan kalitate marka ezarri ahal izateko.
Ezaugarriak Irudia eta kudeaketa hobetzeko inbertsioak, honakoetarako: - Lokalak birgaitu eta egokitzeko obra zibilak. - Aktibo finko berriak eskuratzea. 1.000 euroko inbertsioa eskatuko da, gutxienez. Inbertsioaren % 20rako diru-laguntza, ekintza mota bakoitzari dagokion mugarekin.
Hartzaileak Jarduera nagusia, negozioaren bolumenari dagokionez, txikizkako merkataritza duten eta Nafarroako Foru Komunitatean jarduera horretan urtebete lehenagotik arituak diren enpresa txikiak.
Aurkezteko epea 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 13ra bitarte
Aurkezteko lekua Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Erregistroa (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 - Iruña).
Hurrengo urratsak Diru-laguntzak eman eta ordaintzeko ebazpena: 3 hilabete
Harremanetarako María Regalado Rosino Merkataritza atala Tomás Caballero parkea, 1, 4. solairua Tel.: 848 42 77 47. Faxa: 848 42 35 96. Posta elektronikoa: mregalar@cfnavarra.es Diru-laguntzen-deskribapena 3.1.7 Merkataritzako banaketaren sektorean inbertsioak egiteko diru-laguntzak. Diru-laguntza hauen xedea da merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea, honako jardueren bitartez: A.1) Aurretik zeuden saltokiak modernizatu, handitu edota berritzeko inbertsioak.
A.2) Merkataritzako proiektu berriak ezartzea, honakoetarako: Herriguneetako merkataritza-zentroak, landa-eremuak, udal-azoken emakidak eta familia-enpresen jarraipena.
Ezaugarriak Nafarroan egindako inbertsioak, baldin eta honakoei badagozkie:
- Lokalak, lur-eremuak eta eraikuntzak
- Lokalak birgaitu eta egokitzeko obra zibilak
- Aktibo finko berriak eskuratzea
Egin beharreko gutxieneko inbertsioa 6.000 eurokoa izanen da, lokalak egokitzeko kanpoko eta barneko obretarako, eta 4.000 eurokoa, gainontzeko inbertsioetarako.
Diru-laguntza honelakoa izanen da: A.1) Ondokoak modernizatu, handitu edota berritzeko inbertsioak: Maileguen edo finantza-errentamenduen finantza-kostuaren murrizketa, Departamentuak eta finantza-erakundeek elkarrekin sinaturiko lankidetza-hitzarmenen babespean egindako inbertsioak finantzatzeko.
A.2) Inbertsioak, dauden proiektuak modernizatzeko nahiz berriak ezartzeko, ondoko eran: - Finantza kostuaren murrizketa. - Inbertsioaren % 5 adinako diru-laguntza.
Diru-laguntzak inbertsioak hasi baino lehen eskatu behar dira.
Gehieneko mailegua inbertsioaren % 75 izanen da, eta ez da 600.000 eurotik gorakoa izanen. Interes-tasa sei hilabeteko Euriborra gehi 0,5 izanen da. Maileguak ez du gehieneko eperik eta gabealdia ez da bi urtetik gorakoa izanen. Leasing eragiketetan, interes-tasa urtebeteko Euriborra gehi 1,5 izanen da. Epea 24 eta 48 hilabete bitartekoa izanen da.
Hartzaileak: A.1) Ondokoak modernizatu, handitu edota berritzeko inbertsioak: Jarduera nagusia, negozioaren bolumenari dagokionez, merkataritza duten eta Nafarroako Foru Komunitatean jarduera horretan urte bat lehenagotik arituak diren enpresa txikiak.
Merkataritzako establezimendu kolektiboak, merkatari txikiek sustatu eta kudeatuak, eta merkataritza elkartuko entitateak.
A.2) Proiektu berriak ezartzea: Txikizkako merkataritza enpresa berriak ezartzea proiektatzen duten eta aurreikusitako kasuren batean dauden pertsona fisikoak nahiz juridikoak.
Aurkezteko epea: 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra Eskabideak non aurkeztu: - Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Erregistroa (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 - Iruña).
- Finantza-kostua murrizteko diru-laguntzen kasuan, eskaria egiteko, Departamentuarekin hitzarmena egina duen finantza erakundearen bitartez aurkeztu beharko da.
Hurrengo urratsak: Finantza-kostuaren murrizketa:
- Eragiketa onetsiko duen finantza-erakundeari jakinarazteko epea: hilabete, eskaria egiten denetik kontatzen hasita.
- Finantza-erakundeak bezeroarekin egindako eragiketaren kontratuaren, polizaren edo eskrituraren kopia igortzeko: jakinarazi eta, gehienez ere, 3 hilabeteko epean.
- Diru-laguntzak eman eta ordaintzeko ebazpena: hilabeteko epea
- Finantza-erakundeak, behin diru-laguntza aplikatuta, amortizazio koadro berria igortzeko: hilabeteko epea
- Inbertsioak egiteko: gehienez ere 18 hilabeteko epea, diru-laguntzarako eskaria egiten denetik kontatzen hasita.
- Eginiko inbertsioak egiaztatzeko: Epea diru-laguntzak eman eta ordaintzeko ebazpenean ezarriko da.
Fondo galdurako diru-laguntza:
- Merkataritza Zerbitzuaren jakinarazpena, betekizunak bete direla adieraziz: hilabeteko epean.
- Inbertsioak egiteko: gehienez ere 18 hilabete, eskaria egiten denetik kontatzen hasita.
- Inbertsioak justifikatzeko epea: jakinarazpenean ezarritakoa.
- Diru-laguntzak eman eta ordaintzeko ebazpena: hilabeteko epea, justifikazioa egiten denetik aurrera.
Errekurtsoak: Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua.
Harremanetarako: María Regalado Rosino Merkataritza atala Tomás Caballero parkea, 1, 4. solairua Tel.: 848 42 77 47. Faxa: 848 42 35 96. Posta elektronikoa: mregalar@cfnavarra.es Diru-laguntzen deskribapena 3.1.8 Sortu berri diren edo zaharberritutako establezimenduetarako diru-laguntzak. Año 2006-2008 Dei-egilea: Vianako Printzea Erakundea - Kultura eta Turismo departamentua.
Xedea: Diru-laguntza hauen helburua da Nafarroako ostatu eta jatetxeen azpiegitura hobetu, egokitu edota berritzea, gaur egungo eskariari erantzuteko.
Ezaugarriak: Establezimendu-mota -Berriak: Donejakue bideko aterpetxeak, landa-hotelak eta -ostatuak eta jatetxeak. -Erreformak: hotelak, landa-etxeak, aterpetxeak eta jatetxeak.
Laguntza-mota: % 20, fondo galdurako, % 10 handitzeko aukerarekin, baldin eta irisgarritasun-neurriak, ingurumenaren aldekoak edo SICTEkin (Espainiako Turismo Kalitate Sistemak) bat egitekoak hartzen badira.
Aldia: 2006ko uztailaren 1etik 2008ko azaroaren 15era bitartean aktibo finkoetan, altzarietan eta ekipamenduan egindako inbertsioak.
Beste hainbat: Oinarri arautzaileek inbertsioetarako gutxieneko eta gehienezko mugak ezartzen ditu, kasuan-kasuan aldatzen direnak; laguntzak aurrekontuko izendapenak iraun ahala ematen dira, norgehiagokako araubidean eman ere, horretarako ezarritako baremoarekin bat.
Sail honetan erregulatutako diru-laguntzak minimis-tzat jotzen dira, Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 (EK) Araudian ezarritakoarekin bat.
Hartzaileak: Eskaria “establezimendu berriak sortzeko” eginez gero, onuraduntzat aktibo finkoetan inbertsioak egiten dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak hartuko dira.
“Handitzeko edota berritzeko” inbertsioen kasuan, onuraduntzat dauden establezimendu turistikoen titularrak hartuko dira.
Aurkezteko epea: Argitaratzeko dago.
Aurkezteko lekua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo departamentua (Erregistroa). Navarreria k., 39, 31001 - Iruñea
Hurrengo urratsak - Eskariak jaso eta egiaztatzea. - Agiri osagarriak erreklamatzea, behar izatera. - Eskariak konparatzea, ezarritako baremoaren arabera. - Deialdiaren ebazpena.
Harremanetarako Pedro Goñi Martín Navarreria k., 39 Tel: 848 423573. Faxa :848 424711. Posta elektronikoa: pgonimar@navarra.es Diru-laguntzen deskribapena 3.1.9 Mikroenpresendako IKT ekimenetarako laguntzak
Dei-egilea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua. Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusia
Araudia: 321/2006 Foru Agindua, urriaren 20koa (2006ko 134. NAO, azaroaren 8koa).
Xedea: Nafarroako mikroenpresei bidea erraztea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak bereganatzeko.
Ezaugarriak: Diru-laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, justifikatzen diren gastu lagungarrien %30 izanen da, eta enpresa bakoitzak jasoko duen laguntzaren muga, BEZaren deskontua egin eta gero, 6.000 eurokoa. Diruz laguntzen ahal diren gastuak hiru alor hauetakoak dira: - Informatikako tresneria - Kudeaketa-programak - Interneten aprobetxamendua
Hartzaileak: Mikroenpresak –autonomoak barne– baldin eta sozietatearen helbidea Nafarroako Foru Komunitatean badute, jardunean badaude, eta ondorio guztietarako 2006ko abuztuaren 1a baino lehen eratuak badira. Ondorio hauetarako, mikroenpresak urtean 2.000.000 euro baino gutxiagoko bolumena eta 10 langile baino gutxiagoko plantilla dauzkatenak izanen dira. Agiriak: - Aurkeztu beharreko agirien laburpena - IEranskinak betetzeko jarraibideak - Eskabide-fitxa - Oroitza-txostena - Autodiagnosia - Baimena, enpresaren zerga-betebeharren informazioa eskuratzeko - Baimena, banakoen zerga-betebeharren informazioa eskuratzeko - Baimena, Gizarte Segurantzarekiko enpresaren betebeharren informazioa eskuratzeko - Baimena, Gizarte Segurantzarekiko banakoen betebeharren informazioa eskuratzeko - Zinpeko aitorpena - Hornitzaileei egindako eskabidea - Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea Aurkezteko epea: 2006/11/10etik 2007/10/30era Aurkezteko lekua: Diru-laguntzetarako eskabideak Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren egoitzan eta delegazioetan aurkez daitezke, honako helbideetan: - Iruña (Chinchilla jeneralaren k., 4 - 31002): astelehenetik ostiralera (9:00-17:00). - - Tutera (Yehuda Ha-Levi plaza - 31500): astelehenetik ostiralera ((9:00-17:00). - Tafalla (La Higuera k., 6-behea - 31300): astelehenetan (9:00-17:00). - Lizarra (Foruen plaza, 31. behea - 31200): astelehenetan (9:00-17:00). Deialdi honen inguruko argibideak telefonoz eska daitezke (948 077065), eta posta elektronikoz ere (ayudastic.pymes@navarra.es) Diru-laguntzen deskribapena
| |