CD honetan, bere jarduketa behar bezala gauzatzeko ostalaritza establezimendu guztiek kontuan hartu behar dituzten legegintzako alderdi guztiak jasotzen dira.
Horretarako, bi jarduketa hauei eragiten dieten lege-jatorri ezberdinak taldekatu dira. Testu bateratu batean bildu ditugu, informazioa eskurago egon eta ulergarriagoa izateko.
Gogorarazten dizugu, legea ez ezagutzeak ez duela hura betetzeko beharretik salbuesten. Beraz, jarraian dituzun atal guztiak arretaz irakurtzea eta zure jarduketari eraginen ahalko liokeen edozein aldaketaren jakinaren gainean egotea gomendatzen dizugu.
Horretarako, aldizka jo dezakezu hala Udalaren nola merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea antolatzen eta sustatzen lan egiten duten beste erakundeen web guneetara; horietan arau berrien berri jaso ahalko duzu.
Zalantzaren bat izanez gero, Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrera jo dezakezu. Atsegin handiz lagunduko dizugu. “Helbide erabilgarriak” atalean dituzu aholkurik ematen ahal dizuten beste hainbat entitaterekin harremanetan sartzeko datuak.
|