| Saltokiak igande eta jaiegunetan irekitzeko arauak ematen dituen abenduaren 12ko 143/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, askatasun osoa izanen dute zein egunetan eta zer ordutan egonen diren irekia erabakitzeko honako saltoki hauek: opil eta pastelak, ogia, jaki prestatuak edo prentsa saltzen dituzten dendak, gasolindegiak, loradendak; komenentziako denda deritzenak, mugako eremuetan kokaturikoak, geltokiko eta lehorreko, itsasoko eta aireko garraiobideetan, eta turismo ugariko eremuetan kokaturikoak, produktu berri bat merkaturatzeko erakusketak nahiz lehiaketak egiten dituzten establezimenduak –17/2001 Foru Legeak ezarritako baldintzetan–; eta kultur produktuak soilik saltzen dituzten horiek. Aurreko saltokiez gain, azalera txikiko saltokiek ere zein egunetan eta zer ordutan irekitzen dituzten erabakitzeko askatasun osoa izanen dute baldin eta jendeari produktuak erakutsi eta saltzeko azalera erabilgarria 300 metro koadrokoa baino gutxiagokoa bada; eta kanpo geratzen dira banaketa-talderen bati dagozkionak edo horietakoren baten merkataritza-izena erabiltzen dutenak. Ondokoak hartuko dira komenentziako dendatzat: euren azalera erabilgarria 500 metro koadrokoa baino gutxiagokoa bada, egunean gutxienez hemezortzi ordu egoten direnak jendearendako zabalik eta liburuak, egunkari eta aldizkariak, jakiak, disko eta bideoak, jostailuak, opariak eta produktu anitzak eskaintzen dituztenak, betiere antzeko kopuruetan eskaini ere. Aurreko arauan aipatzen diren eremu turistikoak zehaztea, eta horietan askatasunez irekitzeko epeak aplikatzea kasuan kasuko Autonomia Erkidegoari dagokio.
Farmazi bulegoak eta tabako-dendak beren araudi espezifikoak arautuko ditu.
Foru Dekretuaren 5. artikuluan jasotzen ez diren saltokien kasuan: EMerkatari bakoitzak askatasunez erabakiko du zer ordutan ireki eta zer ordutan itxi lanegunetan -gehienez ere hamabost orduz ireki ahalko du-, bai eta zer egunetan irekiko duen ere; edonola ere, langileei lan-araubidean aitortzen zaizkien eskubideak errespetatu beharko dira.
RJaiegunei dagokienez, Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33.2 artikuluak zera dio: “Urtero, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak, Nafarroako txikizkako merkataritzako kontseilu aholku-emaileari entzun ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du, betiere abenduaren 15a baino lehen, igande eta jaiegun baliodunak zein diren ere adierazita; 2001. urtean, gutxienez, bederatzi, 2002. urtean, gutxienez, hamar, 2003.urtean, gutxienez, hamaika eta 2004.urtean, gutxienez, hamabi”. Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilua igande eta jaiegunetan irekitzeko baimendutako egun kopurua zortzira murriztearekin ados agertu da.
Industria eta Merkataritza zuzendariak emandako 3596/2006 Ebazpenaren bitartez, merkataritza jarduerarako egun balioduntzat hartzen diren igande eta jaiegunen 2007ko egutegia onetsi zen. Beraz, hona hemen 2007. urteko lehendabiziko seihilean saltokiak irekitzeko egun baliodunak: apirilak 5, maiatzak 6, abuztuak 15, abenduak 3, 7, 8 eta 16, uztailak 26 (Tuteran), azaroak 29 (Iruñean), Lizarrako Udalak San Andrés feria ospatzeko aukeratzen duen igandea (Lizarran), eta, Nafarroako gainontzeko Udalerrietan, bakoitzak zaindariaren eguna noiz ospatu eta egun horretan. Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak egutegi hori foru agindu bidez aldatzen ahalko du, baldin eta Udalek arrazoitutako eskabidea aurkezten badute, haien udalerrirako interesa duelako. Udalek jaiegun horietako batzuk herriko jaiegunen truke aldatzen ahal dituzte, baldin eta azken horiek lan-egutegian badaude. Udalak aldaketaren berri emanen du, herriko merkatari eta kontsumitzaile guztiak jakinaren gainean egon daitezen. Ondasun eta zerbitzuen merkatuetan lehia areagotzeko presako neurriei buruzko ekainaren 23ko 6/2000 Errege Dekretu-Legeko 43.3 artikuluan jasotzen ez diren saltokietan, merkatariak jaiegun bakoitzean noiz ireki eta noiz itxiko duen erabakitzeko askatasun osoa izanen du; gehienez ere, egunean hamabi orduz irekitzen ahalko du. Saltoki guztietan, erraz ikusteko moduan jarri beharko da saltokiaren egutegia eta ordutegia, hala kanpoan nola barrenean, eta itxita dagoenean ere ikusteko moduan. Gomendio egiten dizugu aipatu informazioa jasotzen duen kartela atearen bi aldeetan ipintzeko, baldin eta atea itxita egon ohi bada, edo mostradorean eta kobratzeko kutxatik gertu, baldin eta atea irekita egon ohi bada. | |