Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 1.6. MERKATARITZA LEHIAKETAK
 IMPRIMATU 
 
 ZER DIRA MERKATARITZA LEHIAKETAK?

Merkataritza lehiaketa izena hartzen dute helburuok dituzten merkataritza izaerazko agerpenek:

  • Ondasun edota zerbitzuen erakusketa, hedapena eta merkataritza sustapena.

  • Eskaintza eta eskaeraren hurbilpena erraztea.

Aurreko idatz-zatian azaldutako merkataritza lehiaketek "azoka" izena hartuko dute aldizka egiten direnean, eta "erakusketa" izena halako tarte jakinik ez dutenean.

Merkataritza lehiaketen sailkapena erregelamendu bidez zehaztuko da, erakutsi beharreko ondasun edota zerbitzuen jatorriaren eta ezaugarrien arabera.

Merkataritza lehiaketen gaineko eskumena duen departamentuak aldez aurretik hala baimendurik, zuzeneko salmentak egin ahal izanen dira lehiaketen barruan.

Merkataritza lehiaketak “ofizialtzat” hartuko dira gai horretan eskumena duen departamentuak antolaketa eta ospakizuna baimentzen dituenean, erregelamendu bidez zehaztuko diren baldintzak aurretiaz bete badira.

Merkataritza lehiaketa bakoitzak lan-talde bat izanen du antolatzaileei hori gauzatzeko jarraibide nagusiak adierazteko. Lan-taldeko kideen izendapena merkataritza lehiaketa bakoitzaren erakunde antolatzailearen eskumen izanen da eta horrek merkataritza lehiaketaren eskumena duen departamentuari jakinarazi beharko dio; departamentuak, bestalde, lan-talderako ordezkari bat edo batzuk izendatu ahal izanen ditu. Lan-taldearen osaketa, eskumenak eta jarduera erregelamendu bidez zehaztuko dira.

   MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Zer dira merkataritza lehiaketak?
Merkataritza lehiaketen antolaketa
Merkataritza lehiaketak egiteko diru-laguntzak eta bestelako laguntzak eskuratzeko betekizunak
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com