Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 1.1. OHAR OROKORRAK
 IMPRIMATU 
 

Nafarroako Foru Komunitateak eskumen osoa du barne merkataritzaren gainean. Txosten honen bidez, txikizkako merkatariak bere jarduera behar bezala aurrera eramateko kontuan hartu beharreko legegintzako alderdi guztiak eskaintzen dizkizugu laburturik.

Txikizkako merkataritza arautzen duen oinarrizko legegintza Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legea da. Txikizkako merkataritza arautzen duen urtarrilaren 15eko 7/1996 Legea osagarri izanen dute, Nafarroan merkataritza arautzen duen Legeak aurreikusten ez dituen alderdi guztiek. Horrez gain, ez gatzaizkie soilik lege horiei lotuko; izan ere, hainbat foru aginduk osatu eta eguneratu dituzte horiek.

Lege hauek derrigorrez bete behar dituzte Nafarroan burutzen diren txikizkako merkataritza jarduera guztiek, baldin eta berariazko araurik ez badituzte (nekazariek eta abeltzainek eginiko zuzeneko salmenta, nekazaritza eta abelazkuntzako produktuak egoera naturalean eta produkzio lekuan saltzen direnean, edo, baita ere, ekoizpena biltzeko kooperatibetan saltzen direnean; artisauek beren lantegietan, ferietan eta sektoreko azoketan eginiko produktu salmenta...).



   MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Nor da merkataria?
Zer da txikizkako merkataritza?
Saltokiak, haien ezaugarriak
Merkataritzan aritzeko debekuak
Merkataritza-guneak
Irekitzeko baimenak behar dituzten saltokiak
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com