|
Bermeei buruzko lege berriaz gain, beste hainbat lege-iturridaude kontsumitzaileen defentsaren arloan, merkatariek kontuan hartu behar dituztenak. Hona aipatu iturriok:
- Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko 26/1984 Legea, uztailaren 19koa.
- 1945/1983 Errege Dekretua, Gobernuko Presidentziak ekainaren 22an emana, kontsumitzailearen babespenaren eta nekazaritzako elikagaien produkzioaren arloetako arau-hauste eta zehapenak arautzen dituena.
- Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko 7/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa.
- 172/1994 Foru Dekretua, irailaren 19koa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen babes arloko arau-hausteen zehapen prozedura ezartzen duena.
- 123/1997 Foru Dekretua, maiatzaren 5ekoa, ibilgailuak eta haien ekipo eta osagaiak konpontzeko tailerretako industri jarduera eta zerbitzuak arautzen dituena.
- 303/1997 Foru Dekretua, urriaren 20koa, etxean bertan ematen diren zerbitzuak arautzen dituena.
- 182/1997 Foru Dekretua, ekainaren 30ekoa, jendaurreko salmentarako instalazioetan eskaintzen den automoziorako gasolina eta gasolioaren hornidura zerbitzuaren kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak arautzen dituena.
- 69/1998 Foru Dekretua, 1998ko martxoaren 2koa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen erreklamazio orriak arautzen dituena.
- 239/1999 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa, Nafarroako nekazaritzako elikagaien laborategien onarpena, kreditazio eta kontrola arautzen duena.
- 416/2007 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Industria eta Merkataritza Zuzendari Nagusiak emana, 2007. urtean kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko jarduerak egin dituzten Nafarroako Tokiko Erakundeei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.
- 309/2007 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Industria eta Merkataritza Zuzendari Nagusiak emana, 2007. urtean kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.
- 83/1999 Foru Agindua, apirilaren 8koa, kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko jarduerak egiten dituzten Nafarroako Toki Entitateei diru-laguntzak emateko deialdia egiten duena.
- 1988ko otsailaren 5eko Foru Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilariak emana, kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeentzako diru-laguntzak ematea arautzen duena.
- 1997ko apirilaren 30eko Foru Agindua, ikastetxeei diru-laguntzak ematea arautzen duena.
- 40/2003 Foru Agindua, apirilaren 3koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaritzak emana, 2003. urtean kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko jarduerak egiten dituzten Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.
|
|