|
Hondatuta daudelako, erabiltzen ez direlako edo zaharkituta daudelako, salgaiak merkatuan duten balioa baino merkeago eskaintzea jendeari. Salmenta mota hori nahitaez iragarri beharko da saldo edo "hondarren salmenta" izenarekin.
Saldo gisa eskaintzen diren salgaiek merkataritza jarduera horri hasiera eman baino sei hilabete lehenagotik izan beharko dute merkatariarenak, betiere salmenta sistema horretan aritzen diren saltokiak alde batera utzita.
Merkatariak espresuki identifikatu beharko du saldoen eskaintza.
Merkatari orok modu iraunkorrean eskaini ahalko ditu bere salgaiak saldo gisa baldin eta gainontzeko salgaietatik eta eskaintzetatik behar bezala bereizita badaude.
Saldoetara soilik eta modu iraunkorrean dedikatzen diren saltokiek argi eta garbi adierazi beharko dute hori kanpoaldean. Saltoki horiek soilik saldu ahalko dituzte saldo gisa besteei erositako salgaiak eta saldo gisa saltzeko berariaz erositakoak.
|