Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 1.4. ESKAINTZA BEREZIAK
 IMPRIMATU 
 
 AZKEN-SALMENTAK

Azken-salmentatzat tankera berezia eta xede iraungitzailea duten izakinekin egiten dena hartuko da. Izen hau edo antzekoa duen salmenta mota hau erabaki judizial edo administratibo baten ondorioz egiten dena da, edo merkatariak berak edo erosleak gauzatzen duenean, ondoko arrazoiren bat dela eta:

  • Merkataritza jardueraren etenaldi osoa edo zatizkoa. Etenaldia zatizkoa bada, azken-salmentako salgaiak zein diren adierazi beharko da.

  • Merkataritza jarduera edo negozioaren orientazioa aldatzea.

  • Lokala aldatzea edo bertan munta handiko obrak egitea. Baldin eta munta handiko obrak egiteko okala itxi behar bada.

  • Jarduerari oztopo handia eragiten dioten ezinbesteko kasuetan.

Azken-salmenta egiten duen merkatariak haren berri eman beharko dio Nafarroako Gobernuko Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, azken-salmenta egiazki hasi baino hamar egun lehenago, eta aurreikusitako iraupena, eskainitako salgaiak eta azken-salmentaren zergatia azalduko ditu. Eskabidea erregistroan sartu eta hamabost egun iraganik esanbidezko ebazpenik eman ez bada, eskaera onartutzat joko da. Jakinarazpen honen kopia bat jendaurrean jarri beharko da.

Kontuan izan beharra dago, azken-salmentako iragarkietan azken-salmentaren arrazoia adierazi behar dela eta, azken-salmenta justifikatzen zuen arrazoia desagertzen den unean bertan, azken-salmenta bertan behera geratu beharko dela. Era berean, jakin beharra dago ezin dutela azken-salmentarako bideratu lehenago saltokiaren izakin-multzoari ez zegozkion edo azken-salmentan sartzeko erositako artikuluak..

Azken-salmentara bideraturiko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez ere, lokala behin betiko ixten den kasuetan salbu. Halakoetan, epea urtebetera zabalduko da. Merkatariak, horretarako bidezko arrazoirik badu, hilabeteko luzapena eskatu ahalko dio Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari.

Azken-salmenta osoetan edo zatizkoetan, edo merkataritza jarduera edo negozioaren orientazioa aldatzearen ondoriozkoetan, behin salmenta amaitu eta gero, merkatariak ezin izanen ditu antzeko produktuak saldu herri berean, hiru urte igaro arte. Ezin izanen du, ezta ere, beste azken salmentarik egin saltoki berean, administrazioaren ebazpenen batek hala eskatzen ez badu, ezinbesteko arrazoi batengatik edo jardueraren etenaldi osoa gertatu izanagatik.

Enpresa bat zenbait saltokiren titularra bada, saltoki horietan guztietan gertatu beharko da merkataritza jardueraren etenaldi osoa edo zatizkoa. Salmenta gune bakar baten etenaldi osoa edo zatizkoa, etenaldi oso edo zatizko gabe lokal aldaketa joko da.

Salgaien azken-salmenta saltzen ohi zen lokal berean zein hari atxikitakoetan egin behar da, lokalaren berehalako itxierako eta ezinbesteko kasuetan salbu.

   MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Eskaintza berezietako betebeharrak
Merkealdiko salmentak
Saldoak edo hondarren salmentak
Azken-salmentak
Salmenta oparidunak
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com