Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 1.4. ESKAINTZA BEREZIAK
 IMPRIMATU 
 
 SALMENTA OPARIDUNAK

Salmenta opariduntzat merkatariak erosleari beste produktu edo zerbitzu gehigarri bat eskaintzea edo ematea joko da, prezio oso murriztuan zein doan, zuzenean zein zozketa edo lehiaketa batean parte hartuz, eskaintza bereziko produktu horien salmenta sustatzearren.

Egiaztatu legeak agintzen dituen honako alderdiak betetzen dituzun:

  • Sustatzen diren zerbitzu eta objektuen kalitatea geroago salmenta arruntaren bidez emanen direnen bera izanen da, eta debekatuta dago prezioa igotzea salmenta opariduneko eskaintzak dirauen bitartean.

  • Produktuaren ontzian edo bilgarrian jasota agertuko dira opariak emateko betebeharrari aurre egiteko merkatariak duen izakin kopurua eta lehiaketa, zozketa zein gisakoak arautzen dituzten oinarriak, edo bestela, horiei behar bezalako zabalkundea emanen zaie. Ezin izanen dira aldatu eskaintzak dirauen bitartean.

  • Jokoari buruzko legeria bete beharko du zozketa eta lehiaketa orok baldin eta parte-hartzaileak hasierako ordainketa egin behar badu, salbu eta zozketa edo lehiaketako partizipazio edo baleak produktuak erostean emandako opariak badira.

  • Erosketaren une berean edo gehienez ere, erosleari eskatzen zaizkion baldintzak bete eta bi hilabeteko epean, eman beharko zaizkio erosleari sustapenetako objektuak edo pizgarriak.

  • Debekatuta dago oparia jasotzeko baldintza izatea beste edozein produktu edo zerbitzu erostea.
   MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Eskaintza berezietako betebeharrak
Merkealdiko salmentak
Saldoak edo hondarren salmentak
Azken-salmentak
Salmenta oparidunak
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com