 |
ETXEZ ETXEKO SALMENTAK |
|
Etxez etxeko salmenta saltzailearen saltokia ez den etxebizitza pribatuetan, aisia zein bilera tokietan, lantokietan eta antzekoetan egiten dena da. Ez dira etxez etxeko salmenta kontzeptu horren barruan sartuko beste salmenta mota baten bidez erosi eta etxean jasotzen diren salgaiak.
Mota horretako salmentaren publizitateak -kontsumitzaileari eman beharrekoa- ondokoak jasoko ditu::
- Enpresaren identifikazioa eta helbidea.
- Salmenta mota hori egin ahal izateko baimen zenbakia.
- Merkatuan zalantza izpirik gabe produktua edo zerbitzua identifikatzen uzten duten oinarrizko datuak.
- Prezioa, ordaintzeko modua eta baldintzak eta bidaltzeko gastuak eta epeak.
|