|
Zehapen espedientea Administrazioaren kabuz abiaraziko da, behin salaketa bat jarrita edo lurraldearen antolamendu alorreko eskumena duen departamentuak eskatuta, baldin eta arau-haustea haren esparruan eragina izan badezake.
Zehapen espedienteak, gutxienez ere, arau-haustearen inguruabarrak zehazten dituen txostena jaso beharko du, lortu ahal izan diren froga guztiekin batera. Arau-hausteak lurraldearen antolamendu alorreko eskumena duen departamentuaren esparruan eragina izan badezake, haren txostena nahitaezkoa eta loteslea izanen da.
Nahitaezko txosten hori eskatu denetik hiru hilabete iragan eta merkataritza alorreko eskumena duen departamentuak hura jaso ez badu, departamentuak zehapen espedientea ebatzi ahal izanen du.
Prozedura burutzeko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da.
|