 |
PROZEDURA PENALAK |
|
Foru lege honetan aipatzen diren arau-hausteak lege-hauste ere izan
badaitezke, merkataritza alorreko eskumena duen Nafarroako Gobernuko
departamentuak horren berri emanen dio Ministerio Fiskalari. Halaber,
debekatutako lehia-jarduerak izan daitezkeela uste baldin bada, Lehiaren
Defentsako Auzitegiari jakinaraziko zaio, Lehiaren defentsari buruzko uztailaren
17ko 16/1989 Legearekin bat etorriz. Bi kasuetan, merkataritzako alorreko
eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak, kasua edozein dela ere,
bertan behera utziko du administrazio espedientearen tramitazioa, harik eta
instantzia haiek kasua artxibatu edo ebazpen irmoa eman arte; eta eten eginen
da administrazio zehapenaren epea edo, zehapen ebazpena eman baldin bada,
erabaki den zehapenarena. Zehapen prozedura administratiboa bertan behera
utziko da baldin eta Lehiaren Defentsako Auzitegian kausa penal edo prozedurazkoa
abiarazi dela baldin badaki merkataritzako alorreko eskumena duen Nafarroako
Gobernuko departamentuak. Betiere, mantendu eginen dira hartu diren aseguru
neurriak, aginte eskudunak haiek ordezkatzen dituzten beste neurri batzuk
hartu arte.
|