Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 1.7. ZEHAPEN ARAUBIDEA
 IMPRIMATU 
 
 ARAU-HAUSTE ADMINISTRATIBOAK

Merkataritza alorreko arau-hauste administratibotzat joko dira Txikizkako merkataritza arautzen duen urtarrilaren 15eko 7/1996 Legean eta Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legean Arau-hauste arinak, larriak eta oso larriak bereizten dira, ondoren adierazitakoari jarraiki:

Arau-hauste arinak

  • Uko edo aurka egitea agintariek eta haien agenteek ikuskatze lanak gauzatzeko eskatzen dituzten datuak emateari, eta informazio desegokia edo osatu gabea ematea.

  • Merkataritzako lizentzia berariazkoaren baldintzak urratzea dakarten jarduerak garatzea, arau-hauste larri edo oso larritzat jotzen ez badira.

  • Saltokia ireki eta ixteko ordutegiari buruz jendeari informatzeko betebeharra ez betetzea.

  • Nafarroako Foru Komunitateko salmenta berezien txikizkako merkatarien erregistroarekiko betebeharrak ez betetzea, arau-hauste larritzat jotzen ez bada.

  • Salmentak sustatu eta prezioak adierazteko baliabideei buruzko arauak ez betetzea.

  • Oro har, foru lege honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, arau-hauste larri edo oso larritzat jotzen ez badira.

Arau-hauste larriak

  • Uko edo aurka egitea agintariek eta haien kudeatzaileek ikuskatze lanak gauzatzeko eta merkataritza kudeatzeko eskatzen dituzten datuak emateari eta informazio desegokia edo osatu gabea ematea, bortizkeria fisikoa zein berbazkoa edo beste edozein presiobide erabilita egiten bada.

  • Arauak hausten dituzten jarduerak eteteko errekerimendua ez betetzea.

  • Saltoki handi bateko merkataritza-azalera garbia handitzea, horretarako baimenik izan gabe.

  • Saltoki handiak jarri diren eremuan lurraldearen eta ekologiaren antolamenduari kalte egitea.

  • Saltokia igandean edo merkataritzako jarduerak egiteko baimenik ez dagoen jaiegunean irekitzea, betiere horiek foru lege honen 31. artikuluko salbuespenetan jasota ez badaude.

  • "Salmenta opariduna", "merkealdiko salmenta", "azken-salmentak" edo "saldoak" iragarki edo izenarekin saltzea, horiei legeak emandako ezaugarriak bete gabe.

  • Salmenta oparidunean, merkealdikoan edo azken-salmentan eskainitako objektuek kalteren bat -merkatuan duten balioa murriztuko duena- izatea.

  • Eskaintzaren publizitatea faltsutzea eskaintza bereziko salmentetan.

  • Salmenta opariduneko eskaintzak dirauen epearen barruan produktuaren prezioa edo kalitatea aldatzea.

  • Sustatze-opariak emateari buruz ezarritako araubidea ez betetzea.

  • Foru lege honetan ezarritako erregistroetan izena emateko betebeharra ez betetzea.

  • Arau-hausle berak, urtebeteren buruan, artikulu honetan ezarritako arau-hauste arinetako edozein behin baino gehiagotan egitea, hala aitortzen bada administrazioaren ebazpen irmo batez.

Arau-hauste oso larriak

  • Urtebeteren buruan bi arau-hauste larri edo gehiago egitea.

  • Saltoki handi bat instalatu, handitu edo lekuz aldatzeko merkataritzako lizentzia berariazkoa lortu gabe eraikitzeko jarduketak hastea, udalaren obra lizentzia izan arren.

  • Baimenik ez duten saltokietan merkataritzan jardutea, baldin eta lege honen arabera baimena nahitaezkoa bada.

  • Saltoki handiak jarri diren eremuan lurraldearen eta ekologiaren antolamenduari kalte handi eta konponezinak egitea.

  • Arau-hausle berak, urtebeteren buruan, artikulu honetan ezarritako arau-hauste larrietako edozein behin baino gehiagotan egitea, hala aitortzen bada administrazioaren ebazpen irmo batez.

   MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Eskumena
Prozedura
Prozedura penalak
Erantzukizun administratiboa
Arau-hauste administratiboak
Noiz preskribatzen dute arau-hausteek?
Zer isun dagokio zehapen bakoitzari?
Zehapenen mailaketa
Kautelazko neurriak
Arau-hausteen preskribitzea
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com