 |
KAUTELAZKO NEURRIAK |
|
Baldin eta osasunarentzako arriskurik bada, erabiltzaile eta kontsumitzaileen interes ekonomiko eta sozialak kaltetzeko arriskua larria bada, txikizkako merkataritza garatzeko eremuan lurraldearen eta ekologiaren antolamenduari kalte larriak eginez gero eta merkatuan funtzionamendua distortsionatzeko arriskua badago, Administrazioak, eman litekeen ebazpenaren eraginkortasuna bermatzearren, ondoren zehazten diren kautelazko neurriak hartu ahalko ditu::
- Faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo merkaturatzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak bahitzea.
- Merkataritza jarduera etetea, akatsak zuzendu edo eskatutako baldintzak bete arte.
- Derrigorrezko baimenak ez dituzten saltoki eta instalazioak behin-behinekoz ixtea, egoera horretan dauden bitartean.
|