 |
ZER DA TXIKIZKAKO MERKATARITZA? |
|
Txikizkako merkataritza merkatuan produktu naturalak edo elaboratuak azken buruko hartzaileei helaraztea edo eskaintzea helburu duen jarduera profesionala da, irabazi asmoz egina, eta saltokia erabiliz edo erabili gabe egin daitekeena. Saltoki batean aldi berean egiten badira txikizkako merkataritza eta handizkakoa, beharrezkoa izanen da ezartzea zein gunetan egiten den txikizkako merkataritza. Horrez gain, merkataritza mota bakoitzari dagozkion arauak bete beharko dira. Kooperatibek edo antzeko beste forma juridiko batzuek ezberdindu egin beharko dute zer eskaintzen dieten bazkideei eta zer beste guztiei. Bazkide ez direnei eskaintzen zaien horri foru legea aplikatuko zaio, eta bazkide direnei eta ez direnei zer eskaintzen zaien argi eta garbi agertzen ez denetan ere foru legea aplikatuko da. |