Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 1.9. BERMEEI BURUZKO LEGE BERRIA
 IMPRIMATU 
 
 LEGEAREN BERRIKUNTZA NAGUSIAK

2003ko azaroaren 11n indarrean sartu zen Lege honek oinarrizko bi alderdi ukitzen ditu: bermearen legezko markoa— legeak berak ondasunen eta salerosketa-kontratuaren arteko adostasuna bermatzeko aitortzen dituen eskubideei dagokienez— eta kontsumitzaileari eskaintzen ahal zaion merkataritza-berme2 gehigarria.

Bermearen legezko markoak kontsumitzaileari hainbat aukera eskaintzen dizkio, erositako ondasunaren saneamendurako, kontratuarekin bat ez badator. Kasu hauetan, erosleak ondasuna konpontzeko edo aldatzeko eskatzen ahal du, betiere eskatzen duena ezinezkoa edo neurriz kanpokoa ez bada; halakoetan, kontsumitzaileak prezioa jaistea edo kontratua suntsiaraztea (dirua itzuli eta zenbatekoa berreskuratu) erabaki beharko du.

   MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Ukitzen dituen pertsonak
Ukitzen dituen ondasunak
Legearen berrikuntza nagusiak
Bermeen epeak
Onespen falta nork frogatu behar
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com