|
2.2.3 Disposiciones adicionales
- Irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuak indarra hartzen duenean kafetegi-taberna gisa jarduteko lizentzia duten establezimenduak taberna bezala katalogatuko dira formalki, hurrengo ondokoa ukatu gabe.
- Udalek, interesatuek eskatuta eta irailaren 23ko 2020/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen direla frogatutakoan, Dekretu horrek indarra hartu aurretik emandako jarduera lizentziak definitu beharko dituzte berriro, jardueraren izena eta funtzionatzeko araubidea establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoko definizioekin egokitzeko, enpresa eta lokalen erregistroan inskriba daitezen.
- Aurreko atalean aipatu bezala, berriro aztertu eta definitu ondoren, udalek Lokalari buruzko Fitxa berria beharko dute igorri Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentura eta egindako aldaketa adierazi; emandako ebazpenaren kopia ere erantsiko dute.
- Jatetxeko eta taberna bereziko jarduerak batera egiten ahalko dira establezimendu berean, betiere lokalak beharrezko lizentziak baditu eta jarduerok espazio ezberdinetan egiten badira.
|
|