Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 2.2. ESTABLEZIMENDU, IKUSKIZUN PUBLIKO ETA JOSTETAJARDUEREN KATALOGOA ETA ENPRESA ETA LOKALEN ERREGISTROAK ARAUTZEA
 IMPRIMATU 
 

Taberna berezien eta ikuskizunak eskaintzen dituzten kafetegien birdefinizioa

Xede horretarako, aurreko katalogoan kafetegi-ostatu edo kafetegitzat jotzen ziren establezimenduak ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, prozedura bat sortu du. Horren arabera, Udalek, interesatuek eskaturik eta foru dekretu honetan eskatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztaturik, indarra hartu baino lehen jarduteko lizentziak aldatu beharko dituzte, jardueraren izena eta haren funtzionamendua katalogo berriko definizioetara egokitu eta Enpresa eta Lokalen Erregistroan inskribatu ahal izateko.

Horregatik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emandako ostatu edo kafetegiak ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko baimenak emateko prozedura garatzen duen otsailaren 20ko 15/2004 Foru Aginduak bermatzen du ostatu berezirako edo ikuskizunetarako kafetegirako lizentzien aldaketarako bi baldintza eskatuko direla, batetik hots-eta dardarei buruzko ekainaren 8ko 136/1989 Foru Dekretuaren betebeharrak betetzea eta, bestetik, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen diren betebeharrak betetzea, funtsean honako hauek:

  • Lokalak ostatu, kafetegi-ostatu edo kafetegia irekitzeko lizentzia edukitzea hark indarra hartzean.

  • Lokalak atari itxi bat, hotsak zurgatzen dituena, eta automatikoki ixten den ate bikoitza edukitzea.

  • Lokalak hotsen presioaren kontrolagailu bat ezarririk edukitzea, musikaz girotu edo alaitzeak sorturiko hotsak murriztu edo/eta erregistratzeko modukoa.

Beraz, bi arautegiak batera betetzean, establezimenduak, jarduera sailkatuen espedienteetan 65 dBAko edo hortik goitiko hots-bakartze gordina kreditaturik badaukate edo ziurtagiri tekniko eskudun baten bidez hots-bakartze maila kreditatzen badute, Udalak haien lizentziak aldatu ondoren, barnealdea musikaz girotu edo alaituta gehienez ere 90 dBAko hots-mailarekin aritzen ahalko dira.

Hala ere, hirugarren xedapen gehigarriko 7. eta 8. artikuluetan eskatzen diren betebeharrak beterik ere, hots-emisioko gehieneko mailan aritu ahal izateko behar den intsonorizazio maila ez badute, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bihurtzeko lizentzia aldatuak, musikaz sorturiko hots-maila murrizturik, emanen dituzte udalek, lokaleko hots-bakartze gordina kontuan hartuz, ekainaren 8ko Foru Dekretuarekin bat. Aipatu dekretuak hotsak edo dardarak egiteagatik pertsonei eragozpenak egiten ahal dizkieten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezarri zituen.

Definizioak
Irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuaren 7. artikuluari dagokionez, "barnealdeko hots-maila" dBAtan neurturiko hots-maila izanen da, lokala musikaz girotu edo alaitzeak sortzen duena, foru dekretu hartako 2. artikuluko a) eta b) ataletan ezarririko definizioen arabera.

Ondorio administratiboetarako, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuak indarra hartzean, jardun edo/eta irekitzeko lizentzia duten establezimenduak, lizentzia horren babesean haien jarduera nagusia lokalean berean edateko edariak saltzea bada, ostatutzat joko dira, lizentziak ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bihurtzeko aldatu izan ezik. Hori dena merkataritza-izenak erabiltzeko aukera ukatu gabe, hala nola: garagardotegiak, xanpaindegiak, whiskitegiak, tabernak, klubak, Ameriketako modurako barrak eta abar.

Lizentzia aldatzeko betebeharrak, ostatu edo taberna berezietan
Ostatu berezi bilakatzen ahalko dira betebehar hauek betetzen dituzten establezimenduak:

  • Ostatu, ostatu-kafetegi edo kafetegi gisa irekitzeko lizentzia edukitzea irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuak indarra hartzean.

  • Departamentu edo atari itxi bat edukitzea, hotsak zurgatzen dituena, eta jendea sartzeko ate bikoitz bat, itxitura automatikoa barne.

  • Musikazko girotzea besterik ez daukaten lokalek hots-presioaren kontrolagailu bat edukitzea, uneoro barnealderako ezarririko gehieneko hots-maila murrizteko berme dena, baita musika tresnak sortzen duten hots-emisioaren maila erregistratzea. Musikazko alaitzea ere duten lokaletan hots-presioaren kontrolagailuaz gain mikrofono erregistratzaile bat eta lokalaren barneko aldeko hots-maila adierazten duen pantaila grafiko bat ere paratu beharko dira.

  • Agertokirik edo dantzalekurik ez edukitzea.

Lizentzia aldatzeko betebeharrak, ikuskizunetarako kafetegietan
Aurreko a) eta b) ataletan ezarririko betebeharrak ez ezik hauek ere betetzen dituzten establezimenduak jotzen ahalko dira ikuskizunetarako kafetegitzat:

  • Presio akustikoaren kontrolagailu bat izatea instalatua, uneoro barrenean behar den gehieneko hots-maila gainditu ez dadin eta musika ekipotik datozen hots-emisioaren mailen erregistroa bermatzeko. Kontrolagailuaz gain mikrofono erregistratzaile bat eta lokalaren barneko aldeko hots-maila adierazten duen pantaila grafiko bat ere paratu beharko dira betiere.

  • Jendearendako mahai-aulkiak edukitzea.

  • Agertokia eta kamerinoa edo jantzi gela edukitzea.

  • Jendearendako gutxienez ere 50 metro karratu erabilgarri edukitzea. Horretarako ez da kontuan hartuko barrak, bainugelek, biltegiek, agertokiak eta jantzi gelak hartzen duten eremua.

  • Dantzalekurik ez edukitzea.

Prozedura
Aurreko artikuluan aipatzen diren establezimenduen titularrek, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bihurtzeko lizentzia eskuratu nahi badute, kasuan kasuko Udalari eskatu eta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emandako ostatu edo kafetegiak ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko baimenak emateko prozedura garatzen duen otsailaren 20ko 15/2004 Foru Aginduko I. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea bete beharko dute.

Lizentzia aldatzeko eskabidearekin honako agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta, pertsona juridikoa izanez gero, sozietatea osatzeko eskrituraren fotokopia.

  • Beste pertsona fisiko edo juridiko baten izenean arituz gero, ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

  • Jardun edo/eta irekitzeko eman zaizkion lizentzien kopia.

  • Lokaleko gaurko egoerako planoa, 1:50 eskalakoa, non haren eremua, banaketa, atari itxia eta, musikazko alaitzea duten lokaletan bakarrik, mikrofono erregistratzailearen eta pantaila grafikoaren kokagunea agertuko baitira.

  • Musika ekipoaren paratzaileak izenpeturiko ziurtagiria, musika ekipoaren hots-presioaren kontrolagailua paratu eta abian jarri dela frogatzen duena eta lokalaren barnealderako baimendu den gehieneko hots-maila ez gainditzeko berme dena, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emandako ostatu edo kafetegiak ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko baimenak emateko prozedura garatzen duen otsailaren 20ko 15/2004 Foru Aginduko II. eranskineko ereduaren arabera.

  • Ziurtagiria, teknikari eskudunak izenpetua eta bisatua, lokala egin asmo den jarduera egiteko egoki dela frogatzen duena, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emandako ostatu edo kafetegiak ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko baimenak emateko prozedura garatzen duen otsailaren 20ko 15/2004 Foru Aginduko III. eranskineko ereduaren arabera.

Kasuan kasuko Udalaren agirien arabera intsonorizazio baldintzak kreditaturik dauzkaten lokalek ez dute aurreko ataleko f) letran aipatzen den ziurtagiria aurkeztu beharrik.

Alkateak, aurkezturiko agiriak ikusirik eta behar dena egiaztatu ondoren, 3. artikuluan aipatzen diren betebeharrak betetzen direla frogatzen denean lizentzia aldatzeko ebazpena emanen du.

Lizentzia aldatzeko Udalari eskaturik ere, honek hilabeteko epean erantzunik eman ez badu, ulertuko da lizentziaren aldaketa onartu dela, Administrazioaren isiltasuna dela-eta.

Barnealdeko gehieneko hots-mailaren finkatzea
Lizentziak aldatzen dituzten establezimenduen barnealdeko gehieneko hots-maila zehaztuko dute Udalek, lokaleko hots-bakartze gordina eta ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuaren betebeharrak kontuan hartuz. Horren bidez hotsak edo dardarak egiteagatik pertsonei eragozpenak egiten ahal dizkieten jarduerek bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Barnealdeko gehieneko hots-maila ez da behin ere 90 dBAtik goitikoa izanen.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari jakinaraztea
Aurreko artikuluetan esan bezala, lizentzia aldatu ondoren, dela espresuki dela Administrazioa isiltzeagatik, Udalek lokaleko fitxa berria igorriko dute Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentura. Horretan zer aldaketa egin den adieraziko da. Harekin batera, emaniko ebazpenaren kopia bat igorriko da, non barnealderako baimenduriko gehieneko hots-maila azalduko baita.

Lizentzia bat Administrazioaren isiltasunagatik aldatuz gero, kasuan kasuko udalak aurreko atalean aipatzen diren agiriak igortzen ez baditu, interesduna baliatzen ahalko da lizentzia-aldaketaz Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Enpresa eta Lokalen Erregistro Orokorrean, betiere aldaketa hori zuzenbidean onarturiko edozein frogaren bidez frogatzen ahal badu.



   MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa
Enpresa eta lokalen erregistroak
Xedapen gehigarriak
Taberna berezien eta ikuskizunak eskaintzen dituzten kafetegien birdefinizioa
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com