Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 2.4. IRUÑEKO OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDUEN ARAUDIA
 IMPRIMATU 
 

2.4.3 Jarduera sailkatuen araudia

Araudia: Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legeak jarduera sailkatuetarako baimena arautzen zuen araudia indargabetu du berariaz: Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Legea eta lege hori garatzeko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua.

Araudi berria garatzeke dago zenbait aldetatik, baina haren 4. eranskinak jarduera sailkatuetarako udal lizentziaren menpe dauden instalazioak eta jarduerak ezartzen ditu:

  • Turismoko kanpalekuak (gainera, ingurumen eraginaren ebaluazioa ere behar da)
  • Merkataritza eta zerbitzu jarduerak, erregelamenduz zehazten diren mugak gainditzen dituztenean (aurreko araudiak ezartzen zuen 10 kWtik goitikoak eta 1.000 m2-tik beheitikoak zirenean)
  • Elikaduraren salerosketa jarduerak, lantegidunak zein lantegi gabeak, erregelamenduz zehazten diren mugak gainditzen dituztenean (aurreko araudiak ezartzen zuen elikaduraren salerosketa jarduera lantegi gabeak kanpo zeudela, instalatutako potentzia mekanikoa –hozkailuen konpresoreak, haizagailuak, karga jasogailuak eta abar– 5 kWtik goitikoa ez zenean eta azalera 400 m2-tik beheitikoa zenean)
  • Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak (taberna, kultur elkarte, gastronomia elkarte, kafetegi, antzoki, zinema, jai areto, diskoteka, joko areto eta antzekoak)
  • Gainerako turismoko ostatu jarduerak.

Jarduera sailkatua ezarri, ustiatu, lekualdatu edo nabarmen eraldatu nahi duen pertsona fisiko zein juridikoak jarduera kokatu nahi duen herriko udalari jarduera sailkaturako lizentzia eskatuko dio.

Ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe dauden jardueren kasuetan, sustatzaileak edo titularrak Udalari aurkeztuko dio, jarduera sailkaturako lizentziaren eskariarekin batera, proiektuaren laburpen-memoria, non proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta balizko ingurumen eragina agertuko diren. Udalak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari agiriak helaraziko dizkio, proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duen ala ez erabaki dezan, espedientea bidaltzen zaionetik hamabost eguneko epean. Arrazoitua beharko duen erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Erabakia aldekoa bada, eskatzaileak ingurumen eraginaren azterketa erantsi beharko du. Kontrakoa bada, jarduera sailkatu gisa tramitatuko da, prozedura orokorraren arabera.

Jarduerak ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duenean ezinbestean, azterketa hasierako eskariari erantsi beharko zaio.

Ingurumen eraginaren azterketa behar ez duten arren, jarduera sailkatu batzuek Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren txostena behar dute aurrez. Printzipioz, ostalaritzako jarduera gehienek ez dute behar.

Nolanahi ere, eskabidea jarduera sailkatua kokatuta dagoen herriko udalari helaraziko zaio, erregelamenduz zehazten diren agiriekin bat (aurreko araudian, eskudun teknikari batek sinatutako jardueraren proiektu teknikoaren lau ale, deskribapen memoria izan beharko duena eta honakoa adieraziko duena: ezaugarriak, osasungarritasun eta ingurumenarekiko eragina, pertsonengan edo ondasunetan sortzen ahal dituen arriskuak, bai eta horiek ebitatzeko proposatutako neurri zuzentzaileak ere, betiere horretan adierazita horien eraginkortasun mailaren eta segurtasun bermearen norainokoa eta espresuki justifikatuta dagokion indarreko sektoreko araudia betetzen duela; beharrezko agiri grafikoak; eta aipatu neurri zuzentzaileen aurrekontua), eta, betiere, jardueraren deskripzioa, ingurumen eragina eta proposatutako neurri zuzentzaileak izan beharko ditu eta espresuki justifikatu beharko du dagokion indarreko sektoreko araudia betetzen duela. Lizentzia udal eskumeneko arrazoiengatik, hirigintza planeamenduan zein Udal Ordenantzetan oinarrituz, espresuki ukatu behar denean salbu, alkateak eskaria jendaurreko erakustaldiaren menpe jarriko du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, hamabost eguneko epean zehar. Era berean, eskaria pertsonalki jakinaraziko zaie jarduera kokatuko den tokiko auzoei, ukitzen dutela irizten diotenek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Udal konposatuetan, kasuan kasuko kontzejuei ere jakinaraziko zaie. Aurkeztutako alegazioak ikusi ondoren, alkateak aipatutako jarduera horren ezarpenaren gaineko txosten arrazoitua eginen du, eta, aurretiazko txostena behar den kasuetan, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura bideratuko du. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak nahitaezko txosten loteslea eskatuko die, pertsonen osasunerako zein pertsonen zein ondasunen segurtasun eta osotasunerako arriskutsuak diren eta erregelamenduz zehazten diren jardueren kasutan, gaiarengatik eskudun diren Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko organoei. Dokumentazioa eta aurkeztutako alegazioak ikusi eta, izatekotan, aurreko idatz-zatian hizpide diren txostenak ikusi ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, udal ebazpenaren aurretik, jarduera sailkatuaren ezarpen, ustiapen, lekualdaketa zein aldaketa funtsezkoaren proiektuaren gaineko txostena eginen du. Txostenean hondakinen ekoizpen edo kudeaketaren, atmosferarako emisioen, hodi biltzaileetarako isurien eta eska litezkeen gainerako ingurumen baldintza sektorialen gaineko baldintzak sartuko dira. Txostena loteslea izanen da udal agintaritzarentzat, jarduera lizentzia ukatzea zein neurri zuzentzaile gehigarriak ezartzea dakarrenean.

Alkateak lizentziaren baiespena ala ezespena dokumentazio osoarekin batera aurkeztutako eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean ebatzi eta jakinarazi beharko du. Lizentziaren baiespena pertsonalki jakinaraziko zaie jendaurreko informazioaren tramitean alegaziorik aurkeztu dutenei eta, nolanahi ere, jendaurrera aterako da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Lau hilabete igaro eta ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, jarduera lizentziaren eskaria ezetsitzat joko da.

Jarduera sailkaturako udal lizentziek, behar izatekotan, atmosfera, ur eta lurretarako emisioen muga-balioak, zarata eta dardarenak, jardueraren ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko prozedurak eta metodoak, ingurumenaren babesa eta pertsonen osasuna eta segurtasuna bermatuko dituzten neurri zuzentzaileak eta preskripzio teknikoak zehaztuko dituzte, baita ingurumena babesteko araudiak ezartzen dituen baldintzak ere.

Jarduera lizentzia eman eta bi urtera dagokion jarduerari ekin ez bazaio iraungiko da.

Ezin izanen da jarduera sailkatuetarako obra lizentziarik eman, harik eta behar den jarduera lizentzia eman arte.

Jarduera sailkatu bati ekin baino lehen, alkateak irekitzeko lizentzia eman beharko du, jarduera edo instalazioa onetsitako proiektura egokitzen dela egiaztatzeko.

Eskatzekoa izan arren jarduera sailkaturako udal lizentziarik gabe ari diren jarduerak burutzen direnean, aurreko idatz-zatian hizpide diren jarduerak administrazio eskudunak bideratuko ditu, titularrak luzatutako aginduzko deiari hilabeteko epean jaramonik egiten ez badio. Ingurumen legezkotasuna titulu honetan aurreikusitako neurrien bidez lehengoratzeko, administrazio eskudunak beharrezkoak diren zuhurtasunezko neurriak hartu ahalko ditu, bai eta ziurtapen neurriak (fidantzak eta erantzukizun zibileko aseguruak) eta neurri zuzentzaileak ere. Baliteke jarduerak etetea, neurri zuzentzaileak nahitaez betearaztea eta ingurumen legezkotasuna lehengoratzeko ordainak emateko betebeharra ezartzea ere.

Araudiak VI. tituluan jasotzen du alor honetako zehapen araubidea.



   PREGUNTAS FRECUENTES
Ostalaritzako jarduera iraunkorrak
Ostalaritzako jarduera ez-iraunkorrak
Jarduera sailkatuen araudia
Jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen Ordenantza
Erabileren arauketa
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com