|
2.4.4. Jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen Ordenantza
Zer jarduera ukitzen ditu? Ordenantza honen xede dira Alkateak eman behar dituen lizentzien tramitazioa eta baldintzak, honako instalazio eta jarduerei dagokienez:
- Laburki “JGOKA jarduerak” edo “jarduera sailkatuak” izenez ezagutzen direnak.
- “Instalazio txikiak” izenez ezagutzen direnak.
Printzipioz, lizentzia erraztua behar duten jardueratzat hartuko dira, langileen osasun eta higienerako eremuak kenduta, 75 m2-tik beheitiko azalera osoa duten drogeriak, lurrindegiak, harategiak eta arrandegiak, haien elementu mekaniko finkoek 2 ZP baino gehiagoko potentzia ez dutenak. Hala ere, obra eta irekitze lizentzia emateko, nolanahiko neurri zuzentzaileak eskatzen ahal zaizkie, eragozpen eta arriskurik ez izateko.
Halaber, haien elementu mekaniko finkoek 2 ZP baino gehiagoko potentzia ez duten janari-dendak lizentzia erraztua behar duten jardueratzat hartuko dira, bai eta 10 ZP baino gehiagoko potentzia ez duten egokitzapen termikoko muntadurak eta aireztapenekoak ere.
Baldintza teknikoak, mugak eta neurri zuzentzaileak
|
JGOKA Ordenantzako baldintza teknikoak, mugak eta neurri zuzentzaileak::
- Definizioak eta kontzeptuak.
- Zarata eta dardaren prebentzioa.
- Ke eta gasen prebentzioa.
- Isurketen arauketa.
- Suteen eta leherketen prebentzioa.
|
|
|
2.4.4.1. Definizioak eta kontzeptuak
Azaleraren definizioa. Ordenantza honi doakionean, jarduera nagusiari zuzenean dagokiona da azalera, bertako langileek erabiltzeko zerbitzuetako lokalena, haien zerbitzu higienikoena eta baita biltegi edo bulego osagarriena kenduta, betiere eremu horiek guztiz eta etengabe bereizita baldin badaude, eta jardueraren xede nagusia deus biltegiratzea ez bada. Horrek ez du erran nahi biltegi horiek ez dietenik men egin behar jarduera osoaren atal diren aldetik bidezko neurri zuzentzaile eta mugei.
|
Potentziaren definizioa. Aipatzen diren mugei doakienean, halako jarduera batean, elementu mekaniko mugikorrak dituzten bertako makina finko guztien potentzia mekanikoaren batura da potentzia ezarri osoa. bertako langileen eta bezeroen giza girotze hoberako balio duten jardueraren berezko helburutik kanpoko instalazio mekanikoen (xurgagailu eta aire girogailuen) potentzia kenduta. Hala ere, instalazio hauek instalazio guztian eskatzen ahal diren neurri zuzentzaileen mendean jarri ahalko dira.
Mugak, egoeraren ariora.
|
Mugak, egoeraren ariora:
- Egoera bakoitzean baimendutako jarduerak.
- Kokalekuaren gaineko xedapen bereziak.
- Sarbideak eta aparkalekuak.
|
|
|
A) Egoera bakoitzean baimendutako jarduerak
Industria isolatua eta industrialdea. Kokaleku mota honetan jarduera gogaikagarri eta osasungaitz guztiak paratzen ahal dira, mugarik gabe potentziari eta azalerari dagokienez.
Pabilioiak, haien egiturazko elementuak bizitegienekin loturarik ez dutenak:
|
- Bizitegietatik 100 m edo gehiagora dauden pabilioiak, edo planen ariora halako eraikuntzak egin daitezkeen eremua. Kokaleku mota honetan jarduera gogaikagarri eta osasungaitz guztiak paratzen ahal dira, mugarik gabe potentziari eta azalerari dagokienez.
- Bizitegietatik 100 m baino gutxiagora dauden pabilioiak, edo planen ariora halako eraikuntzak egin daitezkeen eremuak. Kokaleku mota honetan paratzen ahal dira, mugarik gabe potentziari eta azalerari dagokienez, eraikuntzaren industria osagarriak, industria elektromekanikoak, zuraren industriak, industria kimikoak, elikagaien industriak, garraio eta komunikazio industriak, industri biltegiak.
Bizitegietako sotoetan kokatutako jarduerak. Kokaleku mota honetan honako jarduerak paratzen ahal dira:
Aisia eta josteta establezimenduak.
- Whiskitegiak.
- Barra amerikarrak.
- Living-room eta gisakoak.
- Ostatu edo taberna bereziak.
- Klub, pub eta gisakoak.
Honako muga hauek bete behar dituzte: gehieneko azalera: 200 m2 erabilgarri, jendea sartzeko eremuak izan behar duen azalera osoa.
Bizitegietako eraikinetan, beheko solairuetan edo haiei atxikirik kokatutako jarduerak.
Aisia eta josteta establezimenduak:
- Ostatuak, kafetegiak, tabernak, garagardotegiak eta gisakoak.
- Gozotegiak, txokolategiak, txurrotegiak eta gisakoak.
- Jatetxeak, erretegiak, elkarte gastronomikoak eta gisakoak etab.
Josteta aretoak, makina txanponjaleak, automatikoak, billarrak, etab. Honako muga hauek bete behar dituzte: gehieneko azalera: 200 m2 erabilgarri, jendea sartzeko eremuak izan behar duen azalera osoa. Makina elektronikoak dituzten josteta aretoek interferentzien kontrako neurri zuzentzaileak hartu beharko dituzte.
Goiko solairuak, industriarako ez diren eraikinetan edo etxebizitzetarako eremuetakoak. Kokaleku honetan jarduera sailkatu hauek paratzen ahalko dira: merkataritzakoak, bezeroendako saltokia dutenak; eta, bulegoak, orokorrean. Halaber, aitzineko jardueren biltegi osagarriak, berehala ateratzea eragozten ez duten bolumena dutenak.
B) Kokalekuaren gaineko xedapen bereziak
Ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoan biltzen diren jarduerei dagokienez, honako kategoriak ezartzen dira, bizi-kalitatearen eta ingurumenaren murrizketa eragiten duten jardueren pilatzearen ondorioz sortutako trabak eragozteko neurriak aplikatzeko:
1. taldea: Tabernak, kafetegiak, jatetxeak, josteta aretoak eta ziberzentroak.
2. taldea: Taberna bereziak, ikuskizunetarako kafetegiak, bingo aretoak, joko aretoak eta kirol aretoak.
3. taldea: Diskotekak eta dantzalekuak.
Jarduera hauek burutzen dituzten establezimenduek honako baldintzak bete beharko dituzte, beren kokalekuaren arabera:
A eta B lokalen arteko distantzia eremu publikoan barna bi lokaletako fatxaden puntu hurbilenak lotzean ateratzen den lerro hautsi laburrenarena izanen da.
- 1. eta 2. taldeetakoak toki hauetan egon ahalko dira: industria isolatuetan, industrialdeetan, pabilioietan edo egitura aldetik bizitegietatik bereizitako eraikinetan, eta bizitegietako sotoetan eta beheko solairuetan.
- 3. taldekoak, berriz, ondokoetan: industria isolatuetan, industrialdeetan, pabilioietan edo egitura aldetik bizitegietatik bereizitako eraikinetan..
Haien artean gutxieneko distantzia hauek errespetatu beharko dituzte:
- 1. taldeko establezimenduak: ez dute beste establezimenduekin gutxieneko distantziarik gorde behar.
- 2. taldeko establezimenduak: 2. eta 3. taldeko edozein establezimendurekin gutxienez ehun metroko distantzia gorde behar dute.
- 3. taldeko establezimenduak: 2. taldeko edozein establezimendurekin gutxienez bostehun metroko distantzia gorde behar dute.
Distantziak ondoko eskemaren arabera neurtuko dira:
- A eta B lokalen arteko distantzia eremu publikoan barna bi lokaletako fatxaden puntu hurbilenak lotzean ateratzen den lerro hautsi laburrenarena izanen da.
- 3. taldeko establezimenduek aparkaleku esklusiboa izan beharko dute funtzionamendu orduetan, 100 metroko radioan, lokaletik gertuen dagoen puntutik abiatuta. Aparkalekuak, zehazki, lokala zenbat pertsonatarako den eta 8 pertsonako plaza bat izan beharko du. Edukiera CPI 96-ari jarraituz neurtuko da. Halako aparkalekuek, bestalde, gutxienez 500 metroko azalera izan beharko dute.
Hiriko alde edo eremu batzuetan bizilagunei traba larria egiten zaienean, edo horren arriskua denean, eta hori aipatu lokaletara jendea sartzeagatik gertatzen baldin bada, Udalak, behar diren txostenak egin ondoan, mukurutu gisa deklaratu ahalko ditu edo mukurutzeko arriskutsutzat, eta neurri hauek hartzen ahalko ditu:
- Kasuan kasuko eremu edo sektorean irekitzeko edo aritzeko lizentzia gehiago emateko debekua.
- Lokal berriak paratzeko gutxieneko distantzia bereziak ezartzea, bai jadanik baimena dutenekiko, bai beren artean.
- Mugak ezartzea, lehenagotik zeuden establezimenduak nahiz hemendik aitzina baimen daitezkeenak irekitzeko, edo aritzeko ordutegietan.
- Helburua lortzeko egokia den edo harekin bat datorren beste edozein.
Neurri berdinak ezarriko dira halako eremu batean gisako jarduerak, lehenagotik zeudenak, metatzen direnean, trafikoaren pilaketa eragiten badute, edo horrelako egoera ekartzeko arriskurik bada, dela hirigintzako antolamenduagatik, dela auzoaren egoeragatik, dela eremuko beste edozein ezaugarrirengatik. Neurriak Udalbatzak hartara onetsiko duen ordenantzan jasoko dira, bakoitza oinarritzen duten arrazoiei buruzko txostenak ikusirik, eta xehe-mehe zehaztu beharko dute zein diren ukituriko eremuak eta establezimendu motak.
Erregulazio hau ez da aplikatuko Alde Zaharreko VIII/UCC1 unitate integratuko eraikinen erabilera xehekatuen erregulazioari kontra egiten dion orotan, hori Udal Planean eta Alde Zaharreko BBEPBan jasotzen baita.
Araudi berri hau ez zaie aplikatuko haien jarduera lizentzia 2002ko abuztuaren 21a baino lehenagotik duten jarduerei.
C) Sarbideak eta aparkalekuak
Trafikoari buruz eginiko azterketaren arabera, aparkatzeko eremuak galdatzen ahalko dira, bidaiak gutxienez egunero egiten dituzten ibilgailuendako. Sarbideak zirkulazioari egokituko zaizkio.
Hori guztia Eraikuntza Ordenantzetan ezarritako arauak baztertu gabe, non aparkaleku-kopuru bat zehazten baita hiriko eremu batzuetan jarduera ezberdinen arabera.
JGOKAei buruzko Ordenantzak ezartzen dituen prebentzioak eta mugak sistematizatutzat jotzen dira beren etorki edo arrazoiei begiratuta, izan ere jarduera bakarrean aipatu prebentzioetarik guztiak edo batzuk aplika daitezke, nolakoa den ikusita, traba, nahaste eta arrisku mota bat baino gehiago sortuko duela aurreikusten ahal bada.
|
Zarata eta dardaren prebentzioa:
- Prebentzio teknikoak (makinak ainguratzea, distantziak eta hodiak)
- Muga orokorrak (zaratak etxebizitzetan, kanpora ateratzen diren gehieneko mailak, dardarak eta isolamendu mailak)
- Muga bereziak, jarduera motako
|
|
|
2.4.4.2. Zarata eta dardaren prebentzioa
Prebentzio teknikoak.
Makinak ainguratzea: Makinen oreka estatikoa eta dinamikoa erdiesteko teknikarik eraginkorrenak erabiliz eginen da, hala nola:
- Bankadak, pisua makinak halako 1,5 edo 2,5 dutenak.
- Eraikinaren egitura orokorra isolatzea.
- Dardaren kontrako elementuak erabiltzea.
4., 5. eta 6. ataletan adierazitako egoera edo kokalekua duten industrietan, makinak dardaren kontrako bankaden bidez ainguratuko dira derrigorrez. Debeku da makina finkoak paratzea, haien potentzia 2 ZP baino handiagoa bada, eta ez du, gainera, 6 ZPtik goiti eginen, gainsolairuetan, solairuarteetan, hegarbeetan, eta abarretan. Eskailera mekanikoak izan ezik. Zehaztu baino potentzia handiagoko makinak lurrean ainguratu beharko dira.
|
Edozein jardueratako elementu mekanikoak eta makina aretoak, etxebizitzei ahalik eta trabarik gutxien (sortzen ahal dituzten zaratak eta dardarak, keak eta gasak eraginikoak) eginen zaiela aurreikusitako eremuetan kokatuko dira.
Distantziak: Oro har eraikinaren egituran, zimenduetan edo itxituretan zehar zaratak eta dardarak pasatzea eragozteko, makinak ez dira paretetan, zoruetan, sabaietan, egiturazko elementuetan (habeak eta zutabeak) eta zimenduetan ainguratzen ahalko. Edozelan ere mehelinetatik 0,70 m-tara egonen dira, eta metro 1era, kanpoko paretetatik edo eraikineko zutabeetatik.
Hodiak: Isurkiak bortxaz eramateko hodiek, bereziki organoak abiadan dituzten makinei zuzenean loturik daudenean, dardaren kontrako akoplamendu malguak izanen dituzte.
Material hots aldetik isolagarriak dituztela muntatuko dira, bai ainguraketetan, bai horma eta trenkadetan zehar beren ibilian iragaten dituzten ataletan.
Mugak:
A) Muga orokorrak
Zaratak etxebizitzetan: Edozein etxebizitzatan, nonahi izanik ere, hots-mailak ez dira hauek baino handiagoak izanen:
- 08:00etatik 22:00etara: 36 dB (A).
- 22:00etatik 08:00etara: 30 dB (A).
Etxebizitzetako diseinu eta barnealdeko hots-mailak kalkulatzeko, kanpoaldeko ustezko hots-mailetatik jarraian zehazten diren isolamenduak aterako ditugu, kasu bakoitzerako eginiko kalkulu akustikoak alde batera utzita.
- Leihoa irekita: 5 dezibelio.
- Leiho arrunta itxita: 15 dezibelio.
- Leiho bikoitza itxita: 20 dezibelio.
Leihoak irekita daudela joko da, baldin eta urteko ia egun guztietan itxita daudela argi eta garbi ez badago.
Kanpora ateratzen diren gehieneko mailak, jabegoko mugetan neurtuak. Hona ezarriko diren gehieneko hots-mailak:
- Industrialdea: 80 dB (A) egunez eta 70 dB (A) gauez.
- Gainerako eremuak: 65 dB (A) egunez eta 55 dB (A) gauez.
Dardarak: Etxebizitzetan ez da sumatzen ahal den dardararik onartuko. Eraikin horietan, espreski debekatu da edozein makina edo jardueratan aritzea, dardara sumatzen hasteko puntu hauek baino gehiagoko dardarak eragiten baditu. Dardara sumatzen hasteko puntutzat jotzen da lurzoruaren edo pareten mugimendurik txikiena, dar-dar egiten dutenak zuzeneko metodoen bidez— mugimenduan dauden objektu txikien (platerak, lanparak, etab.) ukimen- edo ikusmen-sentipenak...
Isolamendu mailak: Betiere, hots aldetik, Eraikuntzako Oinarrizko Arauan— baldintza akustikoak 81 (81-EOA-BA)— adierazitako isolamendu mailak galdatzen ahalko dira; bereziki, honakoak:
- Etxebizitzen eta komuneko elementuen arteko isolamendua: 45 dB (A)
- Etxebizitzen eta makina aretoen arteko isolamendua: 55 dB (A)
B) Muga bereziak, jarduera motako
Jarraian zehazten diren jardueretarako ondoko isolamendu mailak galdatuko dira, betiere etxebizitzak kontuan hartuta:
- Mostradorerik eta taberna zerbitzurik ez, eta eguneko zerbitzua 08:00etatik 22:00etara duten gozodendak, txokolatedendak, jatetxeak eta gisakoak: 50 dB (A)
- Tabernak, kafetegiak, kafea dastatzeko establezimenduak, kafetegi, okindegi, gozodenda, txokolatedenden jarduera konbinatuak eta gisakoak, euren jarduera gauez (22:00etatik 08:00etara), gutxienez partez, burutzen ahal dutenak, eta gehienez ere 80 dB (A)ko hots maila duten establezimenduak, soilik erabiltzaileek eginikoa delako eta musika ekiporik ez dutelako: 55 dB (A)
- Tabernak, kafetegiak, pubak, diskotekak eta gisakoak, gehienez ere 90 dB (A)ko hots-mailak dituztenak musika ekipoek eginikoak: nagusiki: 65 dB (A)
Alkateak nahi badu baimen bereziak ematen ahalko dira festa, kontzertu eta gisakoetarako.
|
Prebentzio teknikoak:
- Erregaiak.
- Etxeak.
- Ke-hodiak.
- Gasa, lurrina, kea, hautsa edo gandua sorrarazten duten jarduerak.
|
|
|
2.4.4.3. Ke eta gasen prebentzioa
Prebentzio teknikoak.
Erregaiak
- Egur ikatzak eta kokea erabiltzen ahal dira, keak arazteko gailu eraginkorrik ez izan arren, 20 Kg/h baino gutxiago kontsumitzen diren etxeetan.
|
- Bero-potentzia 20.000 Kcal/h baino gutxiago duten etxeetan nahiz errekuntzaz edo keen osaketa ordenantza honek ezarritako mugen barnean dagoela bermatzeko gailu egokiez azterketa bat egin ez duten guztietan, erabiltzen diren erregaiak abuztuaren 23ko 2204/1975 Dekretuan agintzen duenari lotuko zaizkio, eta haien erabilera ordenantza honetan zehazten den eran arautuko da.
- Ez da industri hondakinik erretzen ahal, ateratzen diren gasek eta keek ordenantza honetan ezarritako mugak gainditzen ez dituztela bermatzeko arazketarik paratzen ez bada, eta Udalaren zerbitzu teknikoek aldez aurretik oniritzirik ematen ez badute.
Aurreko idatz-zatian zehaztu ez bezalako erregaietarako, bero-potentzia 20.000 Kcal/h-koa edo txikiagoa duten muntaduretan, errekuntzatik heldu diren gas eta keen azterlana sartu beharko da proiektuaren memorian, baita frogatu ere haien osaketa ordenantza honek aipatzen dituen mugen barnean dagoela.
Etxeak
- Errekuntza egiten duten etxe eta muntadurek behar diren baldintza teknikoak izan behar dituzte, erabiltzen den erregai motaren arioko errekuntza osoa lortzeko. Horretarako hartzen diren neurriek aski izan behar dute, errekuntza ohi den bezala gertatzen den bitartean, kutsaduraren edukia otsailaren 6ko 833/1975 Dekretuaren 4. eranskinean finkaturiko mugen barnean egon dadin.
- Udal barrutian, "industri eremu" kalifikatutako eremuetatik aparte, keen opakotasunak, betiere, Ringelmannen eskalako 1 zenbakia adina edo gutxiago izan behar du, piztuta dagoen bitartean 2 zenbakira ere irits badaiteke ere, 10 minutu baino gutxiago irauten badu eta batetik bertzera 60 minutu baino gehiago badira.
Industri eremuetan, keen opakotasuna otsailaren 6ko 833/1975 Dekretuak dioenari lotuko zaio; dena dela, Ringelmannen eskalako 2 zenbakia baino handiagoko keak igortzen dituzten muntadurak ez dira erabili ahal izanen, ezta piztuta egon bitartean 3 zenbakia baino handiagoko keak igortzen edo zamalanak egiten dituztenak ere.
Ke-hodiak
Ordenantza honi doakionean, industriako tximiniak 4 kategoriatan sailkatuko dira, igortzen dituzten ke edo gasen ezaugarri edo etorkien ariora.
Zero kategoria: tximiniei dagozkien sutegiek erregai gaseosoak baizik ez dituzte kontsumitzen, eta ez ohi dute ke ikusgarririk jaurtitzen, pizterakoan izan ezik, halakoetan Ringelmannen eskalako 1 zenbakia baino gutxiagoko opakotasuna duena jaurtitzen baitute.
1 kategoria: tximiniei dagozkien sutegiek sufre edukia % 1eko edo gutxiagoko erregaiak kontsumitzen dituzte, eta Ringelmannen eskalako 1 zenbakia baino gutxiagoko opakotasuna duen kea jaurtitzen ohi dute, pizterakoan izan ezik, halakoetan Ringelmannen eskalako 1 zenbakia baino gutxiagoko opakotasuna duena jaurtitzen baitute.
2 kategoria: tximiniei dagozkien sutegiek sufre edukia % 2,5eko edo gutxiagoko erregaiak kontsumitzen dituzte, eta Ringelmannen eskalako 1 zenbakia baino gutxiagoko opakotasuna duen kea jaurtitzen dute, pizterakoan izan ezik, halakoetan Ringelmannen eskalako 2 zenbakia baino gutxiagoko opakotasuna duena jaurtitzen baitute 10 minutu/ordu bat baino gutxiagoko denboran.
3 kategoria: tximinia hauek Ringelmannen eskalako 2 zenbakia baino gutxiagoko opakotasuna duen kea jaurtitzen dute, eta 3 zenbakia baino gutxiagoko opakotasuna 10 minutu/ordua baino gutxiagoko denboran, berriz, pizterakoan.
Mota guztietako fatxada edo patioetatik ez da kerik, gandurik, gasik, lurrinik edo airerik kanporatzen ahal, partikulak baditu harrotuak, edo giroaz bertzeko tenperatura badu. Klimatizaziorako muntadura mugikorrak salbuetsirik daude, 10.000 Kcal/h baino gutxiagoko potentzia badute eta trabarik sorrarazten ez badute.
Garaieraren aldetik, gasak kanporatzeko hodiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Zero kategoria: tximinia zentroa izanik, 10 metroko erradioan dagoen edozein eraikin baino metro 1etik goitiko garaiera izanen dute tximiniek.
1 kategoria: tximinia zentroa izanik, 30 metroko erradioan dagoen edozein eraikin baino 2 metrotik goitiko garaiera izanen dute tximiniek.
2 kategoria: tximinia zentroa izanik, 40 metroko erradioan dagoen edozein eraikin baino 3 metrotik goitiko garaiera izanen dute tximiniek.
3 kategoria: tximinia zentroa izanik, 60 metroko erradioan dagoen edozein eraikin baino metro 5 metrotik goitiko garaiera izanen dute tximiniek.
Deskribatutako zirkulu bakoitzaren barnean tximinia bat baino gehiago bada, sailkapen honi doakionean, horietako bakoitzaren gain-gainetiko kategoriarako adierazten diren mugek izanen dute indarra. Tximiniaren bat hirugarren kategoriakoa bada, 100 metrora baino gutxiagora dauden eraikin guztiak baino 7 metro gorago egonen da. Hirugarren kategoriako tximiniak bat baino gehiago direnean, 150 metrora baino gutxiagora dauden eraikin guztiak baino 10 metro gorago egonen dira.
Auzoan eraikin bat egiteagatik eta horren garaiera Plan Orokorraren Hirigintzako Arauetan aurreikusitako handiena baino gehiago ez delarik, industriarako tximinia edo irteera-hodi batek aitzineko artikuluetan garaieraz ezarritako baldintzak gehiago betetzen ez baditu, eraikin berriaren jabe edo erabiltzaileak behar den obra ordainduko du, delako tximiniak egoera berriari dagokion garaiera izan dezan.
Tximinia edo irteera-hodi batek Plan Orokorraren Hirigintzako Arauetan aurreikusitako eraikinak egiteko garaierarik handienaren araberako garaiera badu, baina, tankera bereziko edo bolumenen konpentsazioaren ondoriozko garaiera duen eraikinen bati dagokionez nahikoa ez bada, jabeak ez du obrarik egin beharko, baina obrak egiteko baimena eman beharko dio eraikinaren titularrari haren kontura egin ditzan, falta zaion garaierari dagokionean.
Tximiniak edo irteera-hodiak 50 metroko erradioko auzo etxeak baino 10 metro gorago badira, jabeak behar den tximistorratza paratuko du delako tximinia edo irteera-hodietan.
Tximiniak eta haietara lotzeko hodiak hustu behar dituzten materialak jasateko moduko material gogor eta inerteak erabiliz eraikiko dira eta era egokian isolatuko dira atal guztietan, jardunbideak elementuak ez kaltetzeko moduan.
Ke edo gas beroak husteko tximiniak eta inguruko gela edo tokietako horma ukituen artean 5 cm-ko tartea egonen da, edo horren baliokidea den isolagailu termikoa. Adierazi diren tximinia horiek ondo tiratuko dute, baina ke edo gasen abiadura gehiegizkoa izan gabe, ahotik ordenantza honetan ezarri diren mugen gaineko gai, errauts edo partikularik atera ez dadin.
Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako aginduaren barnean sartzen diren industri jardueretako ke edo gasen hustubideak laginak hartzeko erregistro bat izan beharko du, Aginduko III. eranskinean xedatutakoaren ariora egindakoa. Agindutik kanpo geratzen diren jardueretako ke edo gasen hustubideak diametroa 3 cm baino handiagoa duen erregistroa izan beharko du laginak hartzeko, erregistroak iristen erraza den leku batean egon beharko du eta gehieneko sekzioa halako lau den distantzia egon beharko da gasak sartzen diren eta turbulentziak gertatzen diren lekutik (ukondoak, sekzio aldaketak, konexioak, etab.)
Gasa, lurrina, kea, hautsa edo gandua sorrarazten duten jarduerak.
Gasa, lurrina, kea, hautsa edo gandua sorrarazten duten jarduerak egiteko lokalak behar bezala egokiturik egonen dira, industri ustiategien barnean haien kontzentraziorik handienak ez daitezen izan Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskugarrien gaineko Erregelamenduaren 2. eranskinean eta Laneko Segurtasun eta Higienearen 1971ko Ordenantza Orokorrean agertzen diren zenbatekoak baino gehiago.
Ganduak, igorpen gogaikarriak edo usainak jario ahal dituzten eragiketak lokal egokituetan egin behar dira, kanpora ez ateratzeko. Neurri hori aski ez denean, guztiz itxita egon beharko dute eta kanporako aire hustubidea izan beharko dute, tximinia bidezkoa, bigarren kategoriakoak bezalakoa.
Eragiketa horiek jario narritagarriak edo toxikoak eragiten badituzte, lokal erabat itxietan eta zokogunekoetan egin behar dira, ez daitezen gasak edo produktuak kanporatu. Araztu ondotik, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskugarrien gaineko Erregelamenduaren 2. eranskinean agertzen diren zenbatekoak halako bi baino gutxiagoko kontzentrazioa bermatzearren, 3 kategoriarako zehaztu ezaugarriak dituen tximiniatik kanporatuko dira. Hala ere, huste tximinia 2. kategoriara jaisten ahalko da, arazketa hain eragingarria bada, kontzentrazioa eranskinean aipatu baino txikiagoa da, eta 1. kategoriara, arazketa erabatekoa bada.
Gai harrotuak kaltegarriak, toxikoak edo narritagarriak badira, kanpora egozten diren gasetan haien kontzentrazioek aipatu eranskineko C lerroaldean agertzen direnak baino tikiagoak behar dute izan, eta kanporatzeko hodiak 3 kategoriarako tximinietarako adierazi ezaugarriak izan behar ditu.
Hautsa sortu edo askatzen ahal duten jarduerak egiten dituzten lokalek ezin garbiago egon beharko dute etengabe, eta hautsa pilatzen ahal duten eremuak behar bezain maiz eskobatu beharko dira, urez busti edo zerrauts hezea edo gai higroskopikoak (esaterako, kaltzio kloruroa) sakabanatu ondoren. Hautsa erakartzeko gailuez hornituko dira, eta hautsa ezinen da atmosferara hustu, gai harrotuen edukia muga onargarrietan sartu arte araztu gabe.
Ordenantza honetan arautzen diren muntadura guztietan galdatzekoa izanen da eguratsera egozten diren gasek ezin izatea hauts-bildu nabarmenik osatu paretaren edo zoruaren gainean. Hautsa, gandua etab. sortzen ahal duten txikitze eta birrintze tresnek eta gisakoek hautsa biltzeko gailuak izan behar dituzte, hautsa edo gandua ez sakabanatzeko, eta ezin izanen dira atmosferara hustu, gai harrotuen edukia muga onargarrietan sartu arte araztu gabe.
Su har dezakeen hautsa edo gasa bada, behar diren neurriak hartu behar dira, piztu litekeen sua haien bitartez heda ez dadin.
Mugak
-
Muga orokorrak. Derrigorrez beteko dira ondoko arau hauek:
- Eguratseko Ingurugiroa Babesteari buruzko Legea (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1972-12-23koa)
- 833/1975 Dekretua (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1975-4-22koa)
- Industria Ministroaren 1976ko urriaren 18ko Agindua (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1976-12-03koa)
- Arestian adierazi diren lege horietan bildu ez diren baloreei doakienean AEBetako U.S. ENVIRONMENTAL PROTECTION AGENCY delakoak ezarri dituen baloreak hartuko dira kontuan.
- Berokuntzako instalazio zentralizatuak: Honako ordenantzan ezarritakoaz gain, berokuntzako instalazio zentralizatuek berokuntzako, klimatizazioko eta sanitate-ur beroko instalazioei buruzko erregelamendua eta jarraibide teknikoak beteko dituzte.
2.4.4.4. Isurketen arauketa
Puntu hau ez garatzea erabaki dugu, izan ere, ohiko ostalaritza jarduerarekin ez baitu zuzeneko loturarik. Eskatzen dizuegu argibideetarako JGOKAei buruzko Ordenantza osorik kontsultatzeko.
|
Prebentzio teknikoak:
- Su-itzalgailuak.
- Suteetarako ur-hartune hornituak.
- Harguneak.
- Beste bitarteko batzuk.
- Zatikatzea.
- Ur hornidurako udal baldintzak.
|
|
|
2.4.4.5. Suteen eta leherketen prebentzioa
Derrigorrez beteko da Eraikuntzako Oinarrizko Araua: Eraikinetan Suteetatik Babesteko Baldintzak, 1981ekoak (81.EOA.SBB)
81-EOA-SBBetan berariaz jasotzen ez diren industri instalazioetan erabiltzen den sistema suteak izateko arriskua ebaluatzeko “Gretener metodoa” da, eraikuntzaren kalitaterako Institutu Nazionalaren honako argitalpenaren arabera: “Quincenas técnicas INCE: El fuego” (15- 40 orrialdeak, biak barne)
|
Prebentzio teknikoak: Hona hartu beharreko neurriak, aurreko atalaren arabera (b puntua) beharrezkoa denean:
-
Su-itzalgailuak:
- Homologatuak izanen dira.
- Su-itzalgailua itxaroten ahal den su-motaren araberakoa izanen da.
- Su-itzalgailuaren goiko aldea lurzorutik 1,7 metrora egonen da.
- 100 m2-ko solairu edo zatiko su-itzalgailu bat egonen da.
- Eraikinaren edozein puntutik su-itzalgailu bat lortzeko ibili beharreko gehieneko distantzia 25 metrokoa izanen da A motako suteetarako, eta 15 metrokoa B motakoetarako.
-
Suteetarako ur-hartune hornituak (SUH)
- 45 zentimetrokoak eta Iruñeko S.C.I.S.ak homologatutakoak izanen dira.
- 250 m2-ko lokal edo zatiko, bat egonen da.
- Lokal osoa hartuko dute.
- Lehenengoa sarreratik 5 metrora edo gutxiagora egonen da.
- Manometroaren presioa 2,5 kg/cm2 edo gehiago izanen da, bi aho irekita dituenean.
-
Harguneak
Beste arrazoiengatik instalaturikoez gain, 100 milimetroko diametroa duten harguneak instalatu beharko dira industri barrutiko sarreretatik gertu, honako kasuotan:
- Industria baten ekoizpena edo oinarrizko manipulazioko produktuak arrisku ertainekotzat jotzen direnean. Solairutan, 1.500 m2 edo gehiago, edo eraikitako azalera osoak 5.000 m2 hartzen baditu.
- Industria baten ekoizpena edo oinarrizko manipulazioko produktuak arrisku handikotzat jotzen direnean. Solairutan, 1.000 m2 edo gehiago, edo eraikitako azalera osoak 2.000 m2 hartzen baditu.
- Industri eremu pribatu edo lantegi batek solairutan 10.000 m2 baino gehiago, eta erregaiak edo substantzia sukoiak manipulatzen baditu, eraikinaren banaketaren edo solairuaren taxukeraren araberako hargune-kopurua izanen du; horrela, 200 metrotik 200 metrora hargune 1 egonen da, norabide guztietan.
Atal honen ondorioetarako, 81-EOA-SBBetako 4. eranskinaren araberako arrisku maila zehaztuko da.
-
Beste bitarteko batzuk
Hona paratu beharreko bitartekoak, artikulu honen b) puntuaren arabera beharrezkoa denean:
- Zutabe idorrak.
- Ur-ihinztagailu automatikoen sareak.
- Suteak detektatzeko sistemak.
- Sua itzaltzeko instalazio finkoak.
-
Zatikatzea
Oro har, lokalak 1.000 m2ko edo gutxiagoko azaleratan zatikatuko dira, suaren aurrean 90 minutuko erresistentzia duten suhesien bidez. Ateek suaren aurrean 30 minutuko erresistentzia izanen dute.
Makina aretoetan, erregai-biltegietan, eta abarretan, suaren aurrean 180 minutuko erresistentzia izanen duten suhesiak galdatuko dira. Ateek suaren aurrean 60 minutuko erresistentzia izanen dute.
-
Ur hornidurako udal baldintzak
Suteen prebentziorako jardueren beharrek hornidura orokorren sareari buruz Arau Nazionaletan aurreikusitakoa gainditzen badute, ur emari eta presioari dagokionez, lizentzien eskatzaile titularrek beren kontu instalatu beharko dituzte jarduera horri dagozkion suteen prebentzioak estaltzeko beharrezko presio-ekipoak eta sare-handitzeak. Aipatutako arauak ezartzen ez diren bitartean, Udalaren berme-maila eta hornitzeko konpromiso gisa joko da 3 kcm2-ko gutxieneko presio estatikoa, beheko solairuan.
Ebakuazio sistemak
Behar den kasuetan eraikinetik ahalik eta lasterren eta segurtasun osoz ateratzeko, ondasun higiezinek honako segurtasun neurriak izan beharko dituzte:
- Larrialdi argiak. Ebakuazio bide guztiak ondo argituta geratzeko moduan paratuko dira eta 7 metroko distantzia egoten ahal da haien artean. Aipatutako larrialdi argiak ez dira lurzorutik 2,2 metrora baino gehiagora egonen.
- Ebakuazio bideak. Industria hainbat solairutako eraikinetan burutzen bada, langile guztien ebakuazioa ziurtatuko da. Zuzeneko irteerak izanen dituzte, atarira edo patiora emanen dutenak, eta isolatutako pertsona guztiak bertan egon ahal izateko espazio nahikoa izan beharko dute. Ebakuazio eskailerek material erregaitzez eginikoak izan beharko dute, eta enpresako langile guztiak ebakuatzeko moduko zabalera edo igarotzeko unitateak izanen dituzte.
Mugak
Etxebizitzen eta industrien arteko distantziak 81-EOA-SBBen 5.1.3. artikuluan xedatutakoaren araberakoak izanen dira, ordenantza honetan ezarritakoaz gain.
Arau nazionalaren xede diren produktuen egoera edo kokalekua arau horrek berak arautuko du osorik, GLP eta beste batzuekin gertatzen den bezala, baztertu gabe Udalak suteen eta leherketen prebentziorako gailu osagarriak galdatzen ahal dituela, inguruabar zehatzak direla-eta.
Leherketak edo suteak eragiten ahal dituzten jarduera arriskutsuen kokalekua JGOKAei buruzko Ordenantzaren eta bertan ezartzen diren mugen araberakoa izanen da.
Ikuskaritzak
Ikuskaritza bisitak edo Udal Zerbitzuen beste jarduketa batzuk direla-eta, dela salaketa batengatik, dela administrazioak bere kabuz ari delako, sute edo leherketa arriskurik egiaztatzen bada (biltegiratze arriskutsuengatik edo beste arrazoiengatik), hala Udalaren Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko buru eta zuzendariak nola Udaltzainen inspektoreburuak behar diren neurriak berehala betearazten ahalko dituzte, bai eta material arriskutsuak kanporatzeko agindu ere. Jarraian alkateari emanen diote euren jarduketen berri, arrazoiturik, egoki deritzon erabakiak har ditzan.
Ordenantza hauek (bertan zehaztutako Titulu eta Kapituluak) Iruñeko udalbarrutian aplikatuko dira, baldin eta ministro-xedapen eta arauak aurka egiten ez badiete, haiei dagozkien eskumenetan.
|
|