Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 2.4. IRUÑEKO OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDUEN ARAUDIA
 IMPRIMATU 
 

2.4.5. Erabileren arauketa

Hirigintza araudiak eragina izaten ahal du kokaleku jakin batean paratzen ahal diren establezimendu motetan.

Horixe egiten du Iruñeko alde zaharreko BBBPB (Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezi) aldatu berriak (2006-06-07ko NAO). Honela dio 89. artikuluak:

Ikuskizun publiko eta josteta jardueren araudi espezifikoa.

Kafe makina duten kafe dastalekuak eta gozodendak, izozki dendak eta gisakoak merkataritza erabileratzat hartzen dira, eta udal osasun ordenantzek ondorio hauetarako aurreikusten dituzten baldintzak eta, nolanahi ere, ondokoak galdatzen ahal dira:

  • Inoiz ere ez dute irekiko 08:00ak baino lehen.
  • Inoiz ere ez dute itxiko 22:00ak baino beranduago.

  • Ez da baimenduko musika instalaziorik, girotzeko izan ezik, 55 db(A)-ko maila gainditzen ez badu.

  • Ez da baimenduko sukalderik.

  • Debekatuta dago berariaz alkoholdun edariak saltzea.

Debekatutako erabilerak:

  • Oro har, debekatutako erabilerak ondokoak dira:
    • Tabernak
    • Taberna bereziak
    • Ikuskizunetarako kafetegiak
    • Bingo aretoak
    • Joko aretoak
    • Kirol aretoak
    • Diskotekak
    • Dantzalekuak

    Solairuetan, sotoetan edo eremu libreetan daudela ere.

    Salbuespen moduan, taberna erabili egiten ahal da ondoko kasuetan:

    • Ekipamendu publiko edo pribatu, behin-behineko egoitza edo merkataritzarako bakarrik erabiltzen den eraikinean ezartzen denean, funtzionamendua eta ordutegia erabilera nagusiaren araberakoak badira eta ordutegia tabernetarako oro har baimendutakoa baino luzeagoa ez bada betiere.
    • Interes orokorreko arrazoiak direla-eta, lokal, eraikin edo/eta eremu publikoetan ezartzen denean eta funtzionamendua administrazio publiko baten zuzeneko edo zeharkako kontrolaren mendean dagoenean.
    • Ezarpena eremu jakin batzuetako egitura sozioekonomikoa biziberritzeko plan edo programa zehatzak martxan jartzearekin lotuta dagoenean, plan edo programak udalak onartu baditu betiere, lehentasunez esku-hartzeko eremuei dagokien mugapena eta esku-hartze orokorreko proiektuaren bidezko ondoriozko garapenaren bitartez.

  • Kokalekua

    89. artikuluak arautzen dituen jarduera baimenduak ondokoetan kokatzen ahalko dira:

    • Erabilera jakin baterako bakarrik edo artikulu honetan aipatzen diren edo baimenduta dauden jarduerez osatutako jarduera mistoetarako erabiltzen den eraikin batean, bateragarriak badira betiere aplikatzekoak diren araudien ariora.
    • Bizitegi kolektiboetarako eraikinetan, beheko solairuan edo sotoarekin edo/eta lehen solairuarekin lotutako beheko solairuan.
    • Behin-behineko ekipamendu, merkataritza edo egoitzarako erabiltzen diren eraikinetan, edozein kokalekutan.

  • Aurrez existitzen diren jarduerak

    Araudi honen ariora debekatuta dauden jardueretarako erabiltzen diren eta aldaketa puntual hau indarrean jartzen denean jarduera, obra edo irekitze lizentzia duten establezimenduek, edo Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren 28.3 artikulua aplikatuz egonkortzat hartzen ahal direnek, nolanahiko erreformak egiten ahalko dituzte, bezeroak sartzen ahal diren azalera handitzen ez badute betiere, osasun zerbitzuak kontuan hartu gabe.

    Funtzionamendua Jarduera Sailkatuei buruzko arauetan edo bizilagunei eragozpenak saihesteko aplikatu beharrekoetan zehazten diren baldintza, neurri zuzentzaile eta ordutegiei lotuko zaie.

    Neurri batean erabilera debekatuetarako erabiltzen diren establezimenduek baimendutako jardueretarako bakarrik handitzen ahalko dute bezeroak sartzen ahal diren azalera, bezeroak sartzen ahal diren azalera orokorra mantendu egin behar dutela kontuan izanik betiere. Jarduera hauetan, bezeroak sartzen ahal diren azalera handitzen ahalko da osatzen duten erabilera debekatuak desagertzen direnean bakarrik.

    Bizitegi kolektiboetarako erabiltzen diren eraikinen goiko solairuetan kokatuta dauden erabilera debekatuak beheko solairura aldatzen ahalko dira, bezeroak eraikineko komuneko elementuetatik sartzen ahal badira, edo eraikin bereko edo eraikin beretik 150 metro baino gutxiagora dagoen eraikin bateko sotodun beheko solairura, erabilera debekatuak hartzen dituzten lokaletan erreformak egiteko ezarritako betebeharrak betetzen badira betiere.

    Berritu egiten diren eraikinetan kokatuta dauden erabilera debekatuak eraikin berrian gelditzen ahalko dira, erabilerarako egokiak diren solairuetan kokatzen badira, 2.2. atalean adierazitakoaren ariora, eta, gainera, 2.4. atalean galdatzen diren gainerako betebeharrak betetzen badira betiere.

    Iruñeko alde zaharrean ez dira aplikatuko osoko bilkuraren 1986ko abuztuaren 28ko eta 1987ko maiatzaren 7ko erabakien bidez eremu mukurutuei buruz onetsitako xedapenak.



   PREGUNTAS FRECUENTES
Ostalaritzako jarduera iraunkorrak
Ostalaritzako jarduera ez-iraunkorrak
Jarduera sailkatuen araudia
Jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen Ordenantza
Erabileren arauketa
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com