|
2.5.2. Sukaldaritza
|
Sukaldaritza:
- Jatetxeak.
- Kafetegiak.
- Ezaugarri berezidun tabernak.
- Beste establezimendu batzuk.
|
|
|
Sukaldaritza establezimenduak ohiko jarduera gisa, lanbidez eta diru truk jendearendako instalazio finko edo mugikorretatik janariak eta edariak ematen dituztenak dira, bertan jan-edateko.
Foru lege honetatik kanpo gelditzen da taldekako sukaldaritza soziala; alegia, sukaldaritza zerbitzuak ematea laguntza, erakunde, eskola, unibertsitate, gizarte eta lan alorretako jantokietan, eta talde batzuendako eta ez erabiltzaile guztiendako direnetan.
|
Motak eta sailkapena.
Sukaldaritza establezimenduak mota hauetakoak izan daitezke:
- Jatetxeak.
- Kafetegiak.
- Beraien berezitasunak direla-eta, erregelamendu bidez ezartzen diren tabernak.
- Erregelamendu bidez ezartzen diren bestelako establezimenduak.
Jatetxeak sukaldaritza zerbitzuak ematen dituzten establezimendu batzuk dira, non erregelamenduz ezarritako gainerako baldintzak betetzeaz gain, janariak ordutegi zehatz batean kontsumitzen baitira, eta, batez ere, bereizitako jangeletan.
Kafetegiak sukaldaritza zerbitzua prestakuntza erraz eta lasterreko plater bakun edo konbinatuen bidez ematen dutenak dira, barran eta mahaian, irekita dauden denbora guztian.
Sukaldaritza enpresetako instalazio eta zerbitzuen ezaugarriak, espezialitateak, zerbitzu mota eta kalitate betebeharrak erregelamendu bidez ezarriko dira mota guztietarako, bai eta kategorien araberako sailkapena ere.
|
|