Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 2.5. OSTATU TURISTIKOARI, SUKALDARITZARI, BITARTEKOTZA TURISTIKKOARI, JARDUERA TURISTIKO OSAGARRIEI ETA LANBIDE TURISTIKOEI BURUZKO ARAUAK
 IMPRIMATU 
 

2.5.3. Bitartekotza turistikoa

Bitartekotza turistikoa zerbitzu turistikoaren erabiltzailearen eta eskaintzailearen artekoa da, baita produktu turistikoaren antolamendua ere.

Hona hemen bitartekotza turistikoko enpresak:

  • Bidai agentziak.

  • Enpresa turistikoen elkarteak, haien helburua enpresa elkartuen eskaintzak batera merkaturatzea bada.

  • Erreserba bulegoak.

  • Biltzar, azoka eta bileren antolamendu profesionala xede dutenak.

  • Zerbitzu turistikoen merkaturatzea, bitartekotza eta antolamendua eta turismo argibideak xede dituztenak, bidai agentziaren berezko xedea ez direnean eta erregelamendu bidez halakotzat hartzen direnean.

Bidai agentziak.
Bidai agentziak modu profesional eta komertzialean zerbitzu turistikoen bitartekotzan eta antolamenduan baizik ez diharduten enpresak dira.

Bidai agentziaren legezko izaera eta izendapen hori aurreko idatz-zatian aipatzen diren enpresek baizik ez dute izanen. Bidaia eta bidaiak hitzak haien jardueren izenburu edo azpi-izenburu osotako edo haien zatitako erabiltzen ahalko dituzte legez bidai agentziak direnek bakarrik.

Bidai agentziak, haien jardueren arabera, hiru motatakoak izan daitezke:

  • Handizkakoak: txikizkako agentziei eskaintzeko xedez era guztietako zerbitzu eta zerbitzu-sorta turistikoak proiektatu, prestatu eta antolatzen dituztenak. Beren produktuak ezin dizkiote zuzenean eskaini erabiltzaileari edo turistari.

  • Txikizkakoak: handizkako agentzien produktua merkaturatu eta zuzenean erabiltzaile edo kontsumitzaileari saltzen dizkiotenak edo erabiltzaileendako zuzenean zerbitzu eta zerbitzu-sorta turistikoak proiektatu, prestatu, antolatu edota saltzen dituztenak. Beren produktuak ezin dizkiete eskaini beste agentziei.

  • Handizkako-txikizkakoak: aurreko bi taldeen jarduerak egin ditzaketenak.

Bidai agentzien titulu-lizentzia eskuratzeko betebeharrak erregelamendu bidez ezarriko dira.

Titulu-lizentziarik gabe publikoari bidaiak eskaintzea eta bidai agentzien berezko merkataritza jarduerak egin edo iragartzea intrusismo profesionaltzat joko da, salbu eta kapitulu honetan aipatzen diren gainerako enpresak izanez gero.

Bitartekotzarako bestelako enpresak.
Gainerako bitartekotza enpresek xede bakartzat izanen dute enpresa turistikoen eskaintzak batera merkaturatzea. Erabiltzaile turistikoak Nafarroako Foru Komunitatean hartu eta lurralde horretan zerbitzu turistikoak eskaini baizik ez dute eginen.

Enpresa hauei eskaturiko betebeharrak erregelamendu bidez zehaztuko dira.



   PREGUNTAS FRECUENTES
Ostatu turistikoak
Sukaldaritza
Bitartekotza turistikoa
Lanbide turistikoak
Jarduera turistiko osagarriak
Turismoaren alorreko eskubide eta betebeharrak
Arau-hausteak
Subjektu erantzuleak
Zehapenak
Baliabide Turistikoen Datu Basea
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com