Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 2.5. OSTATU TURISTIKOARI, SUKALDARITZARI, BITARTEKOTZA TURISTIKKOARI, JARDUERA TURISTIKO OSAGARRIEI ETA LANBIDE TURISTIKOEI BURUZKO ARAUAK
 IMPRIMATU 
 

2.5.5. Jarduera turistiko osagarriak

Jarduera turistiko osagarriak diru truk modu profesional eta ohikoan bezeroen aisialdi eta atsedenerako zerbitzuak eskaintzen dituztenak dira; zerbitzuok kulturakoak, jolasak, kirolak, naturakoak edo antzekoak direlarik.

288/2004 Foru Dekretuak, abuztuaren 23koak, turismo aktibo eta kulturaleko zerbitzuak ematen dituzten enpresen jarduerak arautzen dituen Erregelamendua onesten du.

Turismo aktiboko jarduerak dira naturak berak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz egiten direnak, dela airean, lur gainean, lur azpian edo uretan, eta egiteko arriskuaren, ahalegin fisikoaren edo trebetasunaren nolabaiteko maila behar dutenak.

Turismo kulturaleko jardueratzat hartzen dira ondare kultural, artistiko, geografiko, naturalistiko eta antzekoen arloetan jendeari argibideak, laguntza eta gida emateko egiten direnak.

Turismo aktibo eta kulturaleko jarduerak haien praktika eta ingurune natural eta kulturalaren zaintza bateragarri izateko baldintza egokietan egin behar dira. Bezeroen artean zaintza horren aldeko jarrerak bultzatuko dituzte.

Turismo aktibo eta kulturaleko enpresek ingurumenaren eta ondare historikoetan kulturalaren arloetako legerian ezarritakoa beteko dute eta eskatu beharreko baimen guztiak eskatuko dizkiete agintari eskudunei.

Enpresek behar beste monitore, gidari eta erakusle izanen dituzte, eskaintzen duten zerbitzua kalitateari eta segurtasunari buruzko baldintza egokietan emateko moduan. Monitore, gidari eta erakusleek arlo horretako arauek eskatzen duten titulazioa izanen dute; gainera, turismo aktiboa egiten dutenek soroslearen edo lehen laguntzen titulazioa izanen dute, organo eskudunak emana.

Turismo aktibo eta kulturaleko jarduerak egiteko enpresek bezeroei uzten dizkieten ekipo eta materialak arlo bakoitzeko organo eskudunek homologatuko dituzte eta jarduera horretan aritzeko segurtasuna bermatuko dute. Erabiltzaileak berak ekartzen baldin baditu ekipo eta materialak, jardueran aritzeko behar diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko da. Nolanahi ere, enpresaburuek beren ekipo eta materialak zaindu beharko dituzte, ongi erabiltzeko moduan egon daitezen.

Jarduera hasi baino lehen, monitore, gidari edo erakusleek autobabes eta segurtasunerako arauak, hala nola ingurune naturala eta kulturala zaintzeko jarraibideak berrikusiko dituzte.

Monitore, gida eta erakusleek komunikazio tresna bat eramanen dute jarduera egiten denean, larrialdi eta erreskateko zerbitzu publikoekin eta enpresaren arduradunarekin zuzeneko lotura izateko, istripuren bat edo beste edozein gorabehera gertatuz gero abisu eman ahal izateko. Lehen laguntzetarako botika-kutxa bat ere eramanen dute.

Turismo aktibo eta kulturaleko jarduerak egiten dituzten enpresek ondokoak jakinarazi beharko dizkiete bezeroei, jarduerak hasi aurretik:

  • Zer jarduera egin behar duten.

  • Nora joan behar duten, eta nondik.

  • Segurtasun eta autobabeserako neurri oinarrizkoak, beharrezkoak direnean.

  • Ekipoak eta materialak nola erabili behar diren, behar izanez gero.

  • Natura eta kultur ingurunea zaintzeko jarraibideak.

  • Zein ezagupen eta trebetasun fisiko behar diren, jarduerak zein zailtasun dituen, parte hartzeko gutxieneko adina eta istipu bat gertatuz gero zer egin behar den.

  • Jarduera egitean monitore, gidari edo erakusleen jarraibideak betetzeko beharra.

  • Erantzukizun zibileko poliza bat eta, baldin badago, laguntzako beste bat dagoela.

  • Jardueraren prezioei buruzko informazio zehatza, tributu guztiak barne.

  • Erreklamazio orriak bezeroen eskura daudela.

Turismo aktibo eta kulturaleko enpresek erreklamazio orriak izanen dituzte bezeroen eskura.

Enpresak behartuta daude jarduerengatik kobratzen dituzten prezioak ikusgai jartzera. Prezioetan kontzeptu eta tributu guztiak adieraziko dira banan-banan.

Enpresetan bestelako zerbitzuak ematen dituzten instalazioak baldin badaude, horiek jardueraren edo establezimenduaren arabera finkatutako legezko baldintzak bete beharko dituzte.



   PREGUNTAS FRECUENTES
Ostatu turistikoak
Sukaldaritza
Bitartekotza turistikoa
Lanbide turistikoak
Jarduera turistiko osagarriak
Turismoaren alorreko eskubide eta betebeharrak
Arau-hausteak
Subjektu erantzuleak
Zehapenak
Baliabide Turistikoen Datu Basea
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com