 |
MERKATARITZAN ARITZEKO DEBEKUAK |
|
Ekainaren 12ko 17/2001 Foru Legeari jarraiki, ezin izanen dira merkataritzan
aritu araudiak berariaz hori debekatzen dien pertsona fisikoak eta
juridikoak, eta banako enpresaburuak zein sozietateak, betiere burutzen
duten jarduerari buruzko arau bereziek esklusibotasunez aritzeko beharra
ezartzen badiete. Espreski debekatuta dago salgaiak erakutsi eta saltzea,
bai eta salgaien katalogoak, liburuxkak edo publizitatea igortzea edo
ematea ere, azken buruko hartzaileari, baldin eta salgai horiek
merkataritzan aritzen ez diren pertsonenak badira eta, pertsona horien
jardueraren ondorioz, helburu nagusia bada merkataritza-eskaintzari
atxikiriko maileguak, gordailuak eta antzeko eragiketak egitea, halako
moduz non bata egitea ezinezkoa baita bestea egin gabe. Horrelakorik
badela uste izanen da erosleak aipatutako pertsonei salgaien eskabideak
egiten badizkie edo haien saltokietan salgaiak erosten baditu.
|