|
2.5.8. Subjektu erantzuleak
Turismoaren alorreko arau-hausteen subjektu erantzuleak enpresa, establezimendu edo jarduera turistikoaren titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoak dira. Titulartzat joko dira, bestela frogatu ezik, nahitaezko lizentzia edo erregistro administratiboa bere izenean daukatenak. Arau-haustea lanbide edo jarduera bat gaikuntza administratiborik gabe egitea baldin bada, erantzulea jarduera egiten duen pertsona fisiko edo juridikoa izanen da edo emaniko zerbitzuaren faktura egiten duena.
Enpresa, establezimendu edo jarduera turistikoen titularrak, enpresa, establezimendu edo jarduerari loturiko edozeinek eginiko arau-hausteen erantzule izanen dira; hala ere, horrek ez du ezertan eragotziko zuzenbideko jarduketez baliatu ahal izatea, arau-hausleei kasuko kalte-ordainak eskatzeko.
|
|