2.5.10. Baliabide Turistikoen Datu Basea
Nafarroako Baliabide Turistikoei buruzko datuak jasotzen dituen fitxategia da. Fitxategiaren xedea Nafarroako Baliabide Turistikoei buruzko informazioa bildu eta gaurkotzea da. Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emandako (NAO 80 zk, 00/07/3koa) ekainaren 22ko 92/2000 Foru Aginduan oinarritzen da.
Ukitutako pertsonak edo taldeak. Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren pertsona guztiak, baliabide turistikoen jabeak edo kudeatzaileak direnak.
Datuak biltzeko prozedura. Turismo Zerbitzuak baliabideen inbentarioak egitea. Horretarako datuak bildu eta eguneratuko ditu, Nafarroako Gobernuaren sareko turismo bulegoei datuak eskatuta. Bestetik, hitzarmenak egin litzake beste erakunde batzuekin informazio jakingarria lortu eta elkarri emateko.
Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartutako datu pertsonalak:
d.1) Identifikazio datuak:
- Izen-deiturak.
- Telefono eta fax zenbakiak.
- Helbide elektronikoa.
- Posta helbidea.
d.2) Arau-hausteei buruzko datuak.
- Arau-hauste administratiboak.
d.3) Ezaugarri sozialei buruzko datuak.
- Klub, elkarte edo horrelakoetako kide den.
d.4) Datu akademiko eta profesionalak.
d.5) Merkataritza arloko datuak.
d.6) Ekonomiari eta finantzari buruzko datuak.
- Laguntzak eta dirulaguntzak.
e) Datu pertsonalen babesa: ez dago datu pertsonalak lagatzerik.
f) Fitxategiaren ardura duen Unitate Organikoa: Turismo Zerbitzua.
g) Datuak sartu, zuzendu eta ezeztatzeko eskubideak erabiltzeko unitatea: Turismo Zerbitzua.
|