 |
MERKATARITZA-GUNEAK |
|
Merkataritza-gunea eraikin edo esparru beraren barrenean dauden
salmenta-puntu edo zerbitzuen multzoak osatzen duen saltoki kolektiboa da,
non enpresa-jarduerak beregain egiten diren, baldin eta lokal guztiak batera
proiektatuak badira eta zenbait elementu komunean erabiltzen badituzte.
Merkataritza-parkea merkataritza-gunearen ezaugarriak dituen saltokia da,
betiere, horrez gain, aisialdiko zerbitzu eta jarduera multzo bat eskaintzen
baditu. Merkataritza-aldetzat hiri-lurzoruko edo lurzoru urbanizagarriko
eremu bat hartuko da, zeinetan saltoki bat baino gehiago baitago edo merkataritza
indibidual edo kolektiboarentzako zerbitzu bat baino gehiago, eta horien ustiaketa
eta kudeaketa beregaina baita. |