 |
IREKITZEKO BAIMENAK BEHAR DITUZTEN SALTOKIAK |
|
Saltoki handiek, azalera ertaineko txikizkako saltokiek eta
“deskontu larriko” saltoki deritzenek beharko dituzte Irekitzeko
baimenak.
- Txikizkako saltoki handitzat txikizkako merkataritzan -askotarikoan edo espezializatuan- aritzen diren saltoki indibidual edo kolektiboak hartuko dira, baldin eta produktuak nahiz zerbitzuak saldu eta erakusteko duten azalera erabilgarria 2.500 metro koadro baino handiagoa bada eta Iruñerrian edo 12.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan badago, edo, bestela, 1.500 metro koadro baino handiagoa bada, eta Nafarroako Foru Komunitateko gainontzeko udaletan badago.
- Azalera ertaineko txikizkako saltokitzat txikizkako merkataritzan -askotarikoan edo espezializatuan- aritzen diren saltoki indibidual edo kolektiboak hartuko dira, produktuak nahiz zerbitzuak saldu eta erakusteko duten azalera erabilgarria 1.500 metro koadrokoa baino gehiagokoa eta 2.500 metro koadrokoa baino gutxiagokoa bada, Iruñerrian edo 12.000 biztanle baino gehiagoko herrietan badago.
-
"Deskontu larriko" saltokiak errotazio handiko produktu eta kontsumo arruntekoak txikizka saltzen dituzten saltokiak dira, baldin eta produktuak saltzeko azalera 500 metro koadrokoa baino gehiagokoa bada eta hurrengo ezaugarrietako hiru badituzte gutxienez:
- Autozerbitzu eran jarritako elikagaiak izatea nagusi.
- Eskainitako salgaien % 50 baino gehiago izan daitezela saltokian egiten den negozioaren kate titularraren merkataritzako marketakoak.
- Saltokiaren eskaintza guztira hartu eta erreferentzien kopurua mila baino gutxiago izan dadila.
- Saldutako salgaiak biltzeko poltsek berariazko prezioa izan dezatela.
|