 |
TXIKIZKAKO MERKATARIEN BETEBEHARRAK |
|
Txikizkako merkatariek hurrengo hiru betebehar motak izanen dituzte, legeari jarraiki: betebehar orokorrak, kontsumitzaileekiko oinarrizko betebeharrak eta prezioak erakustea.
Betebehar orokorrak: merkatariari dagozkion betebeharrak dira.
- Oro har, zer salgai mota eskaini eta horiei dagozkien arauak. Bereziki bete behar dituzte produktuen osagaiei buruzko arauak, etiketatzeari buruzkoak eta segurtasunari dagozkionak, bai eta, halaber, bere jardueraren xedea zein merkataritza-sektoretako izan eta sektore horretako arau bereziak. Arau horiek betetzen ez dituzten salgaiak erretiratu beharko dituzte saltokitik.
- Administrazio eskudunaren aurrean akreditatu beharko dute badituztela beharrezko baimen eta lizentzia guztiak.
- Subjektu pasibo diren tributu guztiak ordainduta izatea.
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen babeserako arauak betetzea.
Kontsumitzaileekiko oinarrizko betebeharrak: kontsumitzaile eta erabiltzaileen babeserako arau orokorren eta erkidegokoen aplikazioa eragotzi gabe, txikizkako merkatariek hurrengoak bete beharko dituzte:
- Salgaien ondoan publikoarentzako salmenta-prezioak erakutsiko dituzte.
- Eginiko eragiketaren faktura, ordainagiria edo frogagiriren bat emanen dute, banakatua hala behar izanez gero, non eta kontsumitzaileak ez dion espresuki hori jasotzeari uko eginen.
- Erreklamazio-orriak izanen dituzte kontsumitzaileen eskura.
- Luzarorako diren produktuak saltzen dituztenean, berme-orria emanen dute.
- Eskaintza bereziak egitean, ez dute bidegabeko publizitaterik erabiliko, bereziki ez dute publizitate nahasgarririk erabiliko.
- Kontsumitzailearekin kontratua eginen dute eta ez dute abusuzko klausularik erabiliko.
- Salgai seguruak merkaturatuko dituzte, eta laguntza teknikoa eskainiko duen zerbitzu egokia ere izanen dute.
Prezioak erakustea: bi betebehar daude honi lotuta:
- Prezioak salgai dauden produktu guztietan agertu beharko du.
- Prezioak zuzenean adierazi beharko dira, salgaian bertan edo haren ondoan; prezioak irakur erraza beharko du, tamaina egokiko letra eta zenbaki argiz adierazia; prezioak zehatza beharko du, eta debekatuta egonen da prezioak jakiteko kalkulu aritmetikoak egin behar izatea, non eta ez diren deskontu erraz batzuk, adierazitako prezioa oinarri hartuta; halaber, prezioak osoa izan beharko du, dagozkion garestitzeak eta deskontuak sartuta dituela, bai eta kontsumitzailearen gainekoak diren tributuak ere.
|