Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 1.4. ESKAINTZA BEREZIAK
 IMPRIMATU 
 
 MERKEALDIKO SALMENTAK

Ondokoak hartuko dira merkealdiko salmentatzat: jendeari saldu aurretik finkatutako prezioa baino merkeago eskaintzen zaizkion salgaien salmenta zein ohiko prezioa merkatzea dakarten baldintza berezietan egiten dena.

Eskaintza bereziak ez dira merkealdi gisa aurkeztu ahal izanen, baldin eta ez badira gutxienez ere dauden salgai guztietatik erdiak prezio murriztuarekin eskaintzen. Merkatu direnak behar bezala identifikatu eta besteetatik bereiziko dira.

Ezin izanen dira ondokoak merkatu::

  • Salgai zaharkituak; horrek ez du eragotziko saltokian bertan horiek saldo gisa saltzea.

  • Merkealdia hasi aurreko hilabetean edozein eskaintza motatan salgai jarri direnak.

  • Merkealdia hasi aurreko hilabetean saltokiak bere ohiko eskaintzan salgai izan ez dituenak.

  • Hondatuta dauden salgaiak..

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen arabera “Merkealdiko salmenta urtean bi denboralditan soilik egin ahalko da: bata, urte hasieran, eta, bestea, uda inguruan, ohiturari eta salmenta handieneko epeei jarraikiz; gutxienez ere astebetekoa izanen da eta gehienez ere bi hilabetekoa. Denboraldi bakoitza hasteko eta bukatzeko egunak Nafarroako Gobernuko Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak ezarriko ditu foru agindu bidez”.

Denboraldi bakoitza hasteko eta bukatzeko egunak Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak ezartzen ditu 346/2003 foru aginduren bidez1.

Neguko merkealdiak urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 6an bukatuko dira. Udako merkealdiak uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31n bukatuko dira. Merkealdiek astebete gutxienez, eta bi hilabete gehienez, iraun beharko dute denboraldi bakoitzean.

Gogoan izan merkatari bakoitzak hautatzen dituen merkealdi egunak saltoki bakoitzaren kanpoaldean jarri beharko dituela, jendeak saltokia itxita dagoenean ere ikusteko moduan..

1 Nafarroako Gobernuaren web gunean eskuragai: "www.cfnavarra.es"
   MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Eskaintza berezietako betebeharrak
Merkealdiko salmentak
Saldoak edo hondarren salmentak
Azken-salmentak
Salmenta oparidunak
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com