| Ostalaritzaren inguruko araudia zabala da, eta aldaketa ugari izan ditu; hori dela-eta, nahiko zaila da interpretatzeko. Hori errazteko asmoz, jarraian lege-iturri nagusien laburpentxoa duzu. Araudiak ezberdinak dira establezimendua zein udalerritan egon eta horren, establezimendu-motaren eta bertan burutzen den jardueraren arabera. Oro har, establezimendu guztiek ondoko arauak bete behar dituzte: - 201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.
- 202/2002 Foru Dekretua,, irailaren 23koa, establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituena.
- 95/2003 Foru Dekretua, maiatzaren 5ekoa, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautu zuen irailaren 23ko 201/2002 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorra aldatzen duena.
- 656/2003 Foru dekretua, urriaren 27koa, irailaren 23ko 201/2002 eta 202/2002 Foru Dekretuak aldatzen dituena. Dekretuok establezimenduen eta ikuskizun publikoen ordutegi orokorra arautzen dute.
- 15/2004 Foru Agindua,otsailaren 20koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, ostatu edo kafetegiak ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko baimenak emateko prozedura garatzen duena; aipatu prozedura establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituen irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusita dago.
- Tokian tokiko Udal-ordenantzak.
- 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku hartzeari buruzkoa. Ostalaritzako establezimendu guztiek jarduera sailkatuen lizentzia izan behar dute, Jarduera sailkatuen araudiari buruzko 2.4.3 atalean jasotakoarekin bat.
- Turismoari buruzko7/2003 FORU LEGEA, otsailaren 14koa.
- 502/2003 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Nafarroako Turismo Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituena.
- 190/2004 Foru Agindua, ekainaren 18koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, turismoko establezimendu, enpresa eta entitateak Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeko prozedura arautzen duena.
- 288/2004 Foru Dekretua, abuztuaren 23koa, turismo aktibo eta kulturaleko zerbitzuak ematen dituzten enpresen jarduerak arautzen dituen Erregelamendua onesten duena.
- 146/2005 Foru Dekretua, abenduaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko Ostatu Establezimenduak Antolatzeko Erregelamendua onesten duena.
- 76/1995 Foru Dekretua, martxoaren 27koa, Nafarroako Turismo kanpalekuak arautzeko Erregelamendua onesten duena.
- 140/2005 Foru Dekretua, abenduaren 5ekoa, Nafarroako Turismoko Aterpetxeak antolatzeko Erregelamendua onesten duena.
- 141/1988 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Bidai Agentzien Erregelamendua onesten duena.
- 243/1999 Foru Dekretua, ekainaren 28koa, Nafarroako landa-etxeetan ostatatzea arautzen duena.
- 1967ko urtarrilaren 17ko Agindua, bungalow-apartamentuen eta turismo izaera duten antzeko beste ostatuen antolamendua onesten duena (1967ko 24. EAO, urtarrilaren 28koa).
(Arau honi hainbat aldaketa egin zaizkio)
- 1965eko martxoaren 17ko Agindua, jatetxeen antolamendu turistikoa onesten duena. Martxoaren 29ko EAO.
- 1965eko martxoaren 18ko Agindua, kafetegien antolamendu turistikoa onesten duena. Martxoaren 29ko EAO. (Arau honi hainbat aldaketa egin zaizkio)
Agiri honek sektore honetan hasi berriak direnek izaten ahal dituzten ohiko zalantzak argitzea du helburu. Horregatik, zalantzak oso zehatzak badira, jo ezazue araudiaren testuak osorik eskaintzen dituen www.camaranavarra.com helbidera, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbarako aholkularitza juridikoko zerbitzura edo ostalaritzarekin loturiko erakundeetako profesionalengana.
| |