Merkataritza eta ostalaritzara ongi etorria emateko CDa
 CASTELLANO   HASI 
 
Ayuntamiento de Pamplona TXIKIZKAKO MERKATARITZA

OSTALARITZA

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

HELBIDE ERABILGARRIAK

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
 
 
 2.2. ESTABLEZIMENDU, IKUSKIZUN PUBLIKO ETA JOSTETA JARDUEREN KATOLOGOA ETA ENPRESA ETA LOKALEN ERREGISTROAK ARAUTZEA
 IMPRIMATU 
 

Hona establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa, eta enpresa eta lokalen erregistroa arautzen dituen araudia: 202/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 23koa, establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituena. 95/2003 FORU DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautu zuen irailaren 23ko 201/2002 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorra aldatzen duena. 656/2003 FORU DEKRETUA, urriaren 27koa, irailaren 23ko 201/2002 eta 202/2002 Foru Dekretuak aldatzen dituena; dekretuok establezimenduen, ikuskizun publikoen ordutegi orokorra, eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituzte. 15/2004 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, ostatu edo kafetegiak ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko baimenak emateko prozedura garatzen duena; prozedura hori irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen da, eta foru dekretu horren bitartez establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dira.

Arau hauek josteta jarduerak eta ikuskizun publikoak arautzen dituen 2/1989 Foru Legean oinarritzen dira.

Xede eta esparrua
Araudi hau konkurrentzi publikoko ikuskizun eta josteta jarduerei aplikatuko zaie, bai eta horiek burutzen dituzten establezimenduei ere, betiere Nafarroako Foru Komunitatearen barne burutzen badira osorik; ez da kontuan hartuko titurlatasun publiko zein pribatua duten, josteta-helburua duten edo ez duten, eta ohikotasunez edo noizean behin egiten diren.

Definizioak

  • "Girotze musikala" musika jartzeari esaten zaio, seinalea edozein transmisio tresnatatik hartuta, edo edozein grabazio euskarritik erreproduzituta, baina musikariek bertan emanaldirik egin gabe.

  • "Amenizazio musikala" zuzeneko musika emanaldiei edo kantaldiei esaten zaie, baldin eta jarduera osagarriak badira, agertokietan egiten ez badira eta ari diren musikarien berariazko publizitaterik ez badute.

  • "Dantzatokia" horretarako mugatu eta erabiltzen den eremuari esaten zaio, eraikuntzako oztoporik edo altzaririk gabea, eta gutxienez 5 metroko diametroko zirkulua sartzeko adinako neurriak dituena.

  • "Edari zerbitzua" ikuskizunera edo josteta jarduerara etorritako jendeak baino erabiltzeko ez den zerbitzu osagarriari esaten zaio, baldin eta sukalderik edo jatetxeko tresna edo instalaziorik ez badu, horietarako lokalak ke bidea behar baitu.



   MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa
Enpresa eta lokalen erregistroak
Xedapen gehigarriak
Taberna berezien eta ikuskizunak eskaintzen dituzten kafetegien birdefinizioa
   Argibide gehiago, hemen:  Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorrak.  Tfno: 948 420 734         comercio@ayto-pamplona.es         www.pamplona.net         www.camaranavarra.com