• Herritarrendako Laguntza eta Herritarren Partaidetza
  • Merkataritza eta Turismoa
  • Kultura
  • Ekonomia
  • Hezkuntza
  • Gazteria eta Kirola
  • Osasuna eta Ingurumena
  • Herritarren Segurtasuna- Justizia eta Babes Zibila
  • Gizarte Zerbitzuak
  • Trafikoa eta Garraioak
  • Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak
Ayuntamiento de Pamplona
  • Español
  • Gida nola erabili
  • Hiri pribilegiatua
  • Udal antolamendua

Udal antolamendua

Espainiako Konstituzioak udalerrien autonomia bermatzen du, 140. artikuluan. Udalerriek erabateko nortasun juridikoa dute, eta haien gobernua eta administrazioa haien udalbatzei dagozkie.
Udalbatzak alkateek eta zinegotziek osatzen dituzte. Auzotarrek bozketa orokor, berdin, aske, zuzeneko eta isilpekoaren bidez hautatzen dituzte zinegotziak, eta zinegotziek hautatzen dute alkatea.

Udalbatza, udal-gobernuan herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa, 27 zinegotzi hautetsiek osatzen dute, haren burua alkatea delarik. Besteak beste, Udalbatzak gobernu-organoak kontrolatu eta ikuskatzeko eskuduntza dauka, bai eta erregelamendu organikoa eta ordenantzak onestekoa, udalbarrutia zedarritzeari eta aldatzeari dagozkien erabakiak hartzekoa, aurrekontuak onetsi eta aldatzekoa eta beste toki-entitate edo administrazio publikoei eskumen-gatazka aurkeztekoa ere.

Alkatea da Udalbatzako burua. Udaleko gobernua eta administrazioa zuzentzeko ardura du, bai eta Udalaren ordezkari aritzekoa, Udalbatzaren osoko bilkuretarako deia egin eta bertan buru jardutekoa, bandoak ematekoa eta udal-zerbitzu eta -obrak zuzendu, ikuskatu eta bultzatzekoa ere.

Aurrekoaz gain, langile guztien zein Udaltzaingoaren goi-buruzagitza betetzen du. Alkateari dagokio, halaber, alkateordeak izendatzea. Haiek ordezten dute alkatea, hark kargua hutsik lagatzen duenean eta kanpoan edo gaixorik dagoenean. Alkateak zinegotziak eskuordetzen ahal ditu, berezko dituen hainbat eskumenetarako. Zinegotzi delegatuak deitzen diren zinegotzi horiek ahalmen, eskubide eta betebehar ororen jabe bilakatzen dira, Alkatearen eskumenekoak eta eskuordetzan emateko modukoak izaki eskuordetzan hartutako aferetan. Udal-administrazioaren antolamendu orokorra kudeaketa-alorren bidez gauzatzen da. Alorrek zinegotzi bana dute haien buru.
Alkateak eta legean ezarritako zinegotzi-kopuruaren herena baino gehiagokoa ez den zinegotzikopuru jakin batek osatzen dute tokiko gobernu-batzarra. Horren eginkizunak, besteak beste, hauek dira: erregelamenduen eta ordenantzen zein aurrekontuen proiektuak onestea, osoko bilkurak onetsi beharreko hiri-antolamendurako tresnen proiektuak onestea eta edozein eratako lizentziak ematea, baldin eta legeek beste organoren bati ez badiote egozten eskumen hori.

Udalbatzak batzordeak ditu, eta batzorde horietako kideak talde politikoek izendatzen dituzte, talde bakoitzak zenbat zinegotzi hautetsi eduki eta horren proportzioan betiere. Batzordeek alkatearen eta gobernu-taldearen kudeaketaren segimendua egiten dute. Hauek dira egun dauden informazio-batzordeak: Lehendakaritzaren eta Kontuen Batzordea -zeinak Lehendakaritza, Toki Ogasuneko, Herritarren Segurtasuneko, Herritarren artaidetzako eta Teknologia Berrietako eta 12 Merkataritza Alorrei nahiz Kontuen Batzordeari berari dagozkien aferak jorratzen baititu-; Herritarrendako Zerbitzuen Batzordea -non Kulturari, Garapen Iraunkorrari, Gizarte Ongizate eta Kirolari, Mugikortasunari eta Hezkuntza eta Gazteriari buruzko gaiak lantzen baitituzte-; eta, azkenik, Hirigintza Batzordea -bertan Hirigintza eta Etxebizitzaren, Proiektu Estrategiko eta Obren eta Hiri Kontserbazioaren inguruko gaiak aztertzen dituztelarik-. Oposizioan dauden taldeek edota zinegotziek dela osoko bilkuran arituz dela batzordeetan eta beste hainbat organotan parte hartuta heltzen diote Udaleko jardunari.

Iruñeko Udalak, bestalde, hainbat erakunde ditu bere baitan, hala nola Haur Eskolak, Hirigintza Gerentzia, Gayarre Antzokia fundazioa, Iruñeko Energia Agentzia eta Garapenaren aldeko Lankidetza Kontseilua. Beste enpresa eta erakundeetan ere du parte Udalak, kasu baterako, Comiruñan (% 100), Mercairuñan (% 51), Animsan (% 74), Convencion Bureaun (% 30) eta Pamplona Centro Históricon (% 100).

  • Iradokizunak
  • Eguneratzeak
  • Hasiera