LAGUNTZA BEHAR DUT

Nafarroan, laguntza eskatzeko, 112 telefonora deitu behar da (bertan, larrialdi guztiei egiten zaie aurre. Izan ere, larrialdietarako arta eskaintzen du, berehala bideratzen du kasu bakoitza dagozkion baliabideetara eta laguntza psikologikoa ematen du). Nolanahi ere, 2008ko abenduaz geroztik, indarra hartu du, Espainia osoan, genero-indarkeriari aurre egiteko berezko telefonoa: 016.

¿Zer da 016 telefonoa?
Tratu txarrei buruz kontsultak edo aholkuak eskatzeko doaneko telefonoa. Konfidentziala da, eta argibideak ematen dizkizu, gizarte-baliabideei eta aholkularitzari buruzko informazioa aurkitzeko.

Eskaintzen dituen zerbitzuen zerrenda

Argibide gehiago, ondoko tokietan:

Emakumeendako Udal Zerbitzua

Iruñeko Udalak 1990. urtean sortu zuen Emakumeendako Laguntza Zerbitzua, tratu txarrak, erasoak edo sexu-jazarpena jasan eta babes neurri bereziak zein laguntza soziala, juridikoa edota psikologikoa behar duten emakumeei arta integrala eskaintzeko lehentasunezko helburuarekin.

Tutera k., 4 – 1.a, Iruña.
Irekita astelehenetik ostiralera (08:30 – 14:30).
Komeni da hitzordua eskatzea, 948 420940 telefonoan.

Emakumeendako laguntza juridikoko zerbitzua

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, Iruña, Tutera, Lizarra eta Tafallako abokatuen elkargoekin batera, doaneko zerbitzua eskaintzen du, argibideak, aholkularitza, konpainia eta laguntza juridikoa emate aldera, bereziki tratu txarrik edota sexu-erasorik pairatuz gero.


Argibide gehiago, ondoko tokietan:
Halaber, Nafarroako Berdintasunerako Institutua web gunean kontsultatu daiteke