
Joaquín Maya Musika Eskola

Joaquín Maya Musika Eskola

Joaquín Maya Musika Eskola

Joaquín Maya Musika Eskola
Joaquín Maya Musika Eskola musika-irakaskuntza ez-arautuko ikastetxea da eta Udala dugu horren titularra. Eskola-egitura bi ikasketa-ziklok osatzen dute: lehen zikloak hastapen-mailatik 4. mailaraino hartzen du, eta bigarrenak, 5. mailatik 8.eraino. Zikloek hau guztia hartzen dute barne: afizionatuentzako musika-prestakuntza espezializatua instrumentu-irakaskuntzan, helduei zuzendutako kultura musikalari buruzko ikastaroak eta ikasketa profesionaletara bideratzeko orientazioa, non ikasleak Kontserbatorioko Erdi Mailan sartzeko probarako prestatzen baitituzte. Ikasturtean zehar, Musikaren Lengoaiako ordubeteko bi saio daude astean, eta 40 minutu instrumentua jotzen ikasteko. Bestalde, ikasleek ikasgelak eta pianoak zein beste instrumentu batzuk erabiltzen ahal dituzte eskolaz kanpoko ordutegian.
Eskola honetan Iruñeko Erroldan izena emana duten 7 urtetik gorakoak matrikulatzen ahal dira. Eskolan aurretik hainbat ezagupenen jabe izaki sar daiteke, edo deus ere jakin gabe. Zozketa bidez erabakiko da nor sartu.
Hona Eskolan ikas daitezkeen espezialitateak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, pianoa, akordeoia, gitarra, flauta, oboea, klarinetea, fagota, txistua, saxofoia, tronpeta, tronboia, tronpa, perkusioa, tuba, bonbardinoa, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, bateria eta kantua.
Horiez gain, ikastaro monografiko hauek egiten dira: Entzunaldi Gidatuak, Musikaren Historia eta Musika Modernoa.
Ikasturte orotan, Eskolak musika emanaldi asko programatzen ditu: ikasleen kontzertuak eta entzunaldiak, eta kontzertu didaktikoak instrumentista profesionalen eskutik.
Helbidea: Chinchilla jeneralaren kalea, 6, beheko solairua (sarrera, Aita Moret kalean)
Telefonoa: 948 420 985 y 948 420 986
Faxa: 948-420987
Ordutegia:
Zure iritzia eskertzen dugu